Zer da Donostia Green Destination?

Donostia Green Destination

Ingurumen, gizarte eta kultur jasangarritasuna

“Donostia Green Destination” hirian ingurumen, gizarte eta kultur jasangarritasunarekin zerikusia duten ekimen guztiak bateratu, ikusarazi eta sustatu nahi dituen sinbolo gisa sortu da.

Helburuak bi dira: hiri eta turismo jasangarriagoa sustatzea, eta, bisitatzen gaituztenak hiria modu jasangarrian eta errespetuz bizitzera animatzea, era guztietako plan, jarduera, ekimen eta aholku praktikoak haiei guztiei eskainiz.

Era berean, ekimen horren barruan sartzen dira administrazio publikoen jardunbide egokiak eta ingurumen programak, bai eta nazioartean aintzatetsitako ziurtagiriak ere.

"Donostia Green Destination" ikurrari edo logoari esker, gure webgunean aurkituko dituzun leku, ekintza, zerbitzu, azpiegitura eta plan jasangarri guztiak identifika daitezke.

Donostiako Udalaren ekimen jasangarriak

Zero Plastik hotelak

Turismo ostatuei zuzendutako proiektua, hondakinen prebentzioan eta kudeaketaren hobekuntzan oinarritua.
Udaleko Ingurumen Sailak sustatzen du, Donostia Turismoarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Donostia xahuketarik gabe

Proiektu honen helburua hiriko hainbat sektoretan gertatzen den elikadura-xahuketari aurre egitea da, neurri erraz eta bideragarriak hartuz. Udaleko Ingurumen Sailak sustatzen du, Donostia Turismoarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

EMAS eta ISO 14001 duten hondartzak


2000. urtean, Donostiako hondartzen kudeaketa integrala egiteko asmoz, Ingurumen Kudeaketa Sistema mamitzen hasi zen, eta horren guztiaren azken helburua zen hondartza horietan egitekoak diren kudeaketa eta operazio guztietan lehentasunezko ingurumen irizpideak ezartzea, horietatik etor zitezkeen inpaktuak ahalik eta gehien murriztuz.

Turismo gidarientzako dekalogoa

Helmuga turistikoaren ekosisteman, ekonomian, gizartean eta kulturan turismoak izan ditzakeen eragin negatiboak minimizatzea eta tokiko biztanleriaren bizimoduan eta ingurunean eragin positiboa izango duen sektorea izatea dira turismo arduratsuaren helburuak. Turismo gidariek zeregin garrantzitsua dute: tokiko ekonomia sustatzen dute, planeta eta ondarea babesten dituzte, gure anfitrioiak eta haien kultura baloratzen dituzte...

Deskargatu PDF-a

 

Nazioartean onetsitako ingurumen ziurtagiriak eta egiaztagiri ekologikoak

Ingurumen ziurtagiria edo egiaztagiri ekologikoa ebaluazio erakunde batek emandakoa da; izan ere, produktu, zerbitzu, prozesu edo kudeaketa-sistema jakin batzuk ingurumena errespetatuz eta, hala badagokio, ingurumen araudiarekin bat etorriz eginak direla ziurtatzen baitu aipatutako erakundeak.

Ziurtagiri horiek, ingurumen portaera hobetzeko balio izateaz gain, zerbitzu turistikoek ziurtagiri horietako bakoitzak eskatzen dituen ingurumen baldintzak betetzen dituztela frogatzeko aukera ematen diete alderdi interesatuei (bezeroei, tokiko komunitateari, langileei, hornitzaileei, akziodunei, etab.).

Turismo sektorean gehien erabiltzen diren ingurumen ziurtagiriak (haiek guztiak borondatezkoak) honako hauek dira:

ECOLABEL

EU ETIQUETA EKOLOGIKOA
Europako Batzordea

www.ecolabel.eu

Zerbitzuek eragin ditzaketen ingurumen inpaktu nagusietan oinarritutako irizpide zorrotzen bidez, EBeko etiketa ekologikoa duten turismo ostatuak merkatuko onenen artean daudela bermatzen da, ostatu horiek ingurumenean duten portaerari dagokionez. Zehazki, etiketak honako hau bermatzen du:

  • Ostatu turistikoen ingurumen kudeaketa optimizatu dela.
  • CO2 isuriak eta energia-kontsumoa murriztu direla.
  • Ur kontsumo txikiagoa dela.
  • Substantzia kimikoen erabilera txikiagotu dela.
  • Hondakinen sorrera murriztu eta hondakinen kudeaketa optimizatu dela.
  • Garraiotik datozen emisioak gutxiago direla.
  • Elikagai xahuketa murritzagoa dela.

BIOSPHERE

BIOSPHERE
Turismo Arduratsuaren Institutua

www.biospheretourism.com

Jasangarritasun printzipioetan oinarritutako ziurtagiria da; beraz, ingurumen irizpideez gain, hotela kokatuta dagoen tokiko komunitatearekin lotutako alderdi ekonomikoak eta soziokulturalak ere jasotzen ditu.

Ziurtagiri honen bidez, Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak (GJH) turismora nola egokitu lantzen da; beti ere, MMEren analisian eta adierazleetan, Mundu Itunean, EBko adierazleetan eta Global Sustainable Tourism Council (GSTC) delakoaren irizpideetan oinarrituta.

Enpresa eta erakundeen tamaina eta jarduera-sektorea edozein izanda ere, edozein enpresa eta erakundetan ezar daitezkeen ingurumen kudeaketarako ziurtagiriak, hala nola:

  • EMAS Erregelamendua:
    EMAS Erregelamendu Europarra («Eco-Management and Audit Scheme») Europar Batasuneko edozein enpresatan aplika daitekeen auditoria- eta ingurumen kudeaketako eskema bat da. Erregelamendu honek turismo sektorerako jardunbide egokiak eta berariazko adierazleak jasotzen ditu.
  • ISO 14001:
    ISO 14001 ziurtagiria —Ingurumena Kudeatzeko Sistemak (IKS)— nazioarteko araua da eta PEEJ zikloaren metodologian (Planifikatu - Egin - Egiaztatu - Jardun) oinarrituta dago; garatutako jarduerarekin lotutako ingurumen arriskuak kudeatuz, ingurumena babestea du helburu.
  • ISO 50001:
    "ISO 50001 Energia Kudeatzeko Sistemak" araua eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria da, energia behar bezala erabiltzeko sistema optimizatu bat dagoela bermatzen duena.

Tokiko beste ekimen jasangarri batzuk

Cambio climático
 

Klima-aldaketa

Donostiak hamarkada luzea darama isuriak neurtzen eta ekintza zehatzak planifikatzen eta gauzatzen, berotegi efektuko gasen emisioa murrizteko eta klima-aldaketak eragindako inpaktu nagusietara egokitzeko.

  • Klima DSS 2050: Donostiak klima aldaketaren aurkako tokiko estrategia bat garatu du, eta horri esker, herritarrak erronka handi horrekin konektatu ahal izango dira, klima-aldaketari modu kolektiboan aurre egin ahal izateko, eta bide batez, hiriko beste ingurumen eta gizarte arazo batzuk konpontzeko.
  • Urban Klima 2050: datozen urteei begira, Euskadiko ekintza klimatikoaren arloko proiekturik handientzat jotzen den ekimena. Proiektu garrantzitsu hori gauzatuko duen enpresa-partzuergoak 20 erakunde baino gehiago biltzen ditu; eta enpresa horiek modu koordinatuan lan egingo dute ezarritako helburuak lortzeko.
Movilidad sostenible
 

Mugikortasun jasangarria

Hiri garbiago baten aldeko hainbat proiektu, kutsadura murriztuko dutenak:

  • Dbus: Hiriko autobus konpainia. Kalitate oneko eta ingurumenarekiko errespetuzko zerbitzua eskaintzeko etengabe ari gara lanean, geure ingurunearen jasangarritasunaren alde egin nahi dugulako.
  • Route 25 / Donostiako Itzulia: 25 km bizikletaz.
  • Bidegorriak: 80 km-tik gorako bidegorriak hiri osoan zehar, gure hiria modu jasangarrian deskubritu eta bertotik mugitzeko.
Consumo responsable y residuos
 

Kontsumo arduratsua eta hondakinak

  • Donostiatruk: Hondakinen berrerabilpenaren eta prebentzioaren filosofia eta praktika sustatzeko, hileko hirugarren larunbatean Easo plazan antolatzen den bigarren eskuko azoka.
  • Hondakinen bilketa: Hainbat sektoretan elikagai hondakinak murrizteko udal proiektua.
Fundación Cristina Enea
 

Cristina Enea Fundazioa

Cristina Enea Fundazioak jasangarritasun globala sustatu nahi du tokiko prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez; hori dela eta, prestakuntza-saioak, baliabide didaktikoak eta sentsibilizazio ekintzak antolatzen ditu.

Estrategia alimentaria
 

Elikadura-estrategia

 

X