Donostian 8 jatetxek daukate Michelin izarra

cocina-con-3-estrellasDastaketa. Akelarre jatetxea.

Hartu konpasa eta jarri Donostiako maparen gainean. Konpasaren muturra udaletxean jarrita, marraztu 25 kilometroko erradioa. Ba al dakizu zenbat Michelin izar dauden autoz 10 minututan zeharka dezakezun zirkulu txiki horretan? 16 Michelin izar daude. Are gehiago, estatuan hiru Michelin izan dituzten bederatzi jatetxe daude, eta, horietatik, hiru daude Donostian eta inguruan: Arzak, Akelarre eta Martin BerasategiHoriezgain, Mugaritz-ek eta Amelia,-k, bi Michelin izar dituzte, eta Kokotxa,  Alameda eta Elkano -k Michelin izar bana. Erabat ezohikoa da hori. Egia esanda, Kyoto (Japonia) kenduta, ez dago beste tokirik munduan metro karratu bakoitzeko izar gehiago dituenik.

Hori gutxi balitz, Zelai Txiki jatetxeak Michelin Izar Berdea irabazi du 2023 Gidaren barruan. Michelin Izar Berdeak jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra filosofiaren oinarri dituzten jatetxeak saritzen ditu.

Alabaina, Donostiako goi-mailako sukaldaritza ez du Michelin Gidak soilik goraipatzen. Restaurant aldizkariak munduko 50 jatetxerik onenen zerrenda argitaratzen du; bertan, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea munduko onenen artean agertzen da 2006az geroztik, eta 2011tik, hirugarren lekuan dago. Arzak ere munduko 10 jatetxerik onenen artean dago 2006az geroztik, eta, 2012an, gainera, munduko emakumezko sukaldaririk onena izendatu zuten Elena Arzak, familiako laugarren belaunaldia, alegia.

arzak mitxelin dietmar 2

Donostian, mundu osoan aitortua den sormen-tailer eta ideia-laborategi bihurtu dugu sukaldaritza. Gastronomia benetako artelan eta ingeniaritza-obra bihurtu dugu, gure nortasunaren seinale. Eta ez dugu guk bakarrik esaten, munduko komunikabiderik ospetsuenek ere hala baitiote. Esaterako, Donostia Nazioarteko helmuga gastronomikorik onena izendatu zuen Saveur Culinary aldizkariak, eta Caterwings eta The Liberty komunikabideek, berriz, Munduko helmuga gastronomikorik onena izendatu zuten. Halaber, The Telegraph aldizkariak Donostiari buruzko erreportajea argitaratu zuen, Munduko hiririk onena gourmetentzat izenburupean.

Donostiak, halaber, munduko lehen gastronomia-unibertsitatea du: Basque Culinary Center. Horra hor gastronomiak gure hirian duen balioaren beste adierazgarri bat.

Akelarre: 3 Michelin izar

Pedro Subijana sukaldariaren Akelarre jatetxea Igeldo mendiaren magalean dago, itsasoari begira. Toki pribilegiatua da, dudarik gabe. Gainera, bezeroei esperientzia osoarekin gozatzeko aukera eman nahian, Pedro Subijanak spa bat duen luxuzko hotela ireki zuen jatetxearen alboan, 2017an.

pedro-subijanaPedro Subijana

Akelarre jatetxeak hiru menu desberdin ditu: bata tradizionalagoa da, eta beste biek proposamen berritzaileagoak dituzte, goi-mailako gastronomiaren alderdi guztiekin gozarazteko.

akelarre-platoAkelarre jatetxea. Foie hostoak euripean.

70eko hamarkadan, Pedro Subijana eta Juan Mari Arzak izan ziren Euskal Sukaldaritza Berria mugimenduaren sustatzaile nagusiak, eta, Espainian, abangoardia gastronomikoa sortu zuten lehenak.

Subijanaren sukaldaritza mundu osoan da laudatua, eta horren erakusgarri dugu The Food Journal aldizkariko erreportaje hau.

Arzak: 3 Michelin izar

Arzak jatetxeko eraikinak ehun urte baino gehiago ditu. Juan Mari Arzaken aitona-amonek eraiki zuten, 1897an, eta hasieran, upeltegia eta taberna izan zen. Beranduago, jatetxe bihurtu, eta Juan Mariren ama, Paquita Arratibel, donostiar eta euskal plater tradizionalak ematen hasi zen. Amak erakutsi zion, hain zuzen ere, euskal sukaldaritza tradizionalari buruz dakien guztia.

elena-arzak-juanmari-arzakElena Arzak eta Juan Mari Arzak euren jatetxean

Ama-semeek 1966an taldea osatu, eta, pixkanaka, baten ezagutza eta bestearen berritzeko gogoa uztarturik, Arzak jatetxeko sukaldaritza sortu zuten. 90eko hamarkadan, Juan Mariren alaba, Elena Arzak, harekin lanean hasi zen, eta jatetxearen historian funtsezkoa izan den familia-tandema sortu zen berriz.

Lehengaia, euskal sukaldaritza tradizionala, sormena, abangoardia eta etengabeko garapena dira Arzak jatetxeko egile-sukaldaritzaren berezitasunak. Jatetxeak bi aukera desberdin ditu: dastatzeko menua eta kartako menua, gosegarria, lehenengo platera, plater nagusia eta azkenburukoa barne hartzen dituena.

elena-arzak-platoElena Arzak prestatu berri duen platera erakusten.

Arzak jatetxea nazioartean ezaguna da, Forbes aldizkarian argitaratutako artikulu batek ondo erakusten duen bezala: Go to Spain’s Basque Country for legendary restaurant Arzak. Sukalde horien magiak urte luzez iraungo du, gainera. Izan ere, Veuve Clicquot aldizkariak munduko sukaldaririk onena izendatu du Elena Arzak.

Martin Berasategui: 3 Michelin izar

Martin Berasategi jatetxea Donostiatik 7 km-ra dago, natura bete-betean eta toki dotorean.

martin-berasateguiMartin Berasategui bere sukaldean.

1993an inauguratu zen, eta, harrezkero, Berasategi sukaldari handiak sari ugari bildu ditu. Gaur egun, esaterako, Michelin izar gehien dituen jatetxea da Estatuan, eta, hirugarrena, mundu osoan. Haren proiektu guztien artean lortutako 12 izar horiei esker, 2019. urteko sukaldari onena hautatu zuten.

martin-berasaetgi-platoMartin Berasategui izardun platera prestatzen

Martin Berasategi jatetxeak dastatzeko menua eskaintzen du, eta baita karta ere, 25 plater baino gehiagorekin aukeran: hasierakoak, arrainak, haragiak eta azkenburukoak. Bertan, giro eroso eta atseginean, egile-sukaldaritza arina, freskoa, irudimentsua, errotua eta berdingabea ezagutzeko aukera dute mahaikideek. Dastatzeko menua.

Amelia: 2 Michelin izar

Villa Favorita hotelean dago, Kontxako Badian. Txoko goxoa da Amelia jatetxea. Bertan, sormenarekin gozatzeko aukera aparta dago, sasoiko produktuekin egindako dastatzeko menuaren bitartez. Garaiko produktuen eta Paulo Airaudo sukaldariaren tekniken armonia perfektuari esker, mahaikideek esperientzia berdingabea biziko dute.

amelia estrellas michelinAmelia Jatetxea

Mugaritz: 2 Michelin izar

Mugaritz jatetxeak 1998an ireki zituen ateak, eta 2006az geroztik, 2 Michelin izar ditu. Astigarraga eta Errenteria artean, natura bete-betean (Donostiatik 15 minutura) dago kokatua, eta bi hitz hauei egiten die omenaldia: MUGA eta HARITZA. Hain zuzen, muga horretan sortzen ditu Andoni Aduriz sukaldariak bere platerak, hainbat elementu nahastuz: abangoardia eta tradizioa, gastronomia eta zientzia, sukaldaritza eta artea. Restaurant aldizkariaren arabera, plater magikoak sortzeko gaitasun horri zor dio munduko 10 jatetxerik onenetako bat izatea, 2006az geroztik.

mugaritz-platoHautsitako arrautza. izoztutako gorringoa eta lore zuriak. Mugaritz jatetxea.

Mugaritz jatetxeko menua 20 plateraz osatuta dago, eta sasoiaren arabera aldatzen dira, bezeroari unean uneko produktu naturalak eskaini ahal izateko. Mokadu bakoitzean, Mugaritzen filosofia nabari da: “Sormen gastronomikoa eta berrikuntza”. .

Michelin izar bat duten jatetxeak

alameda-platoRestaurante Alameda

Alameda

Hiru anaiak zuzentzen dute Alameda jatetxea, eta duela hogei urte baino gehiago lortu zuen orain arte mantendu duen Michelin izarra. Lurralde gastronomiko paregabean dago, Bidasoako eskualdean, alegia, eta tokiko eta sasoiko produktuz osatutako menuak eskaintzen ditu. Amonaren aholkuak dituzte beti gogoan, hark jarri baitzuen negozioa martxan, eta, hala, Txapartegi anaiek euskal sukaldaritza tradizionala berregituratu dute. Bi menu berdingabe eskaintzen dizkigute: Hondarribia eta Gartzinea.

Elkano

1964an sortu zen Elkano jatetxe familiarra, eta parrilan egindako arrainak eta itsaskiak dira haren berezitasuna. Aitor Arregik eta haren lantaldeak ondo asko ezagutzen dituzte itsasoko aberastasunak, aitona-amonek eta gurasoek utzitako oinordetzari esker. Elkanok ez du dastatzeko menurik. Getariako erretegi famatu honetan, sasoiko produktuekin, eta, bereziki, lonjatik zuzenean ekarritako arrainarekin gozatu ahal izango duzu.

pescado-brasaRestaurante Elkano

Kokotxa

Donostiako Alde Zaharrean dago, portuaren aldamenean. Sukaldaritza-aukera bikaina du, eta, bertatik, Donostiako hirigunearen ikuspegiekin goza daiteke. Bi menu ditu.

Zelai Txiki: Izar Berde Bat

zelai txikiRestaurante Zelai Txiki (@zelai.txiki)

Zelai Txiki

Duela 20 urte baino gehiago hasi ziren Eva Hernández eta Juan Carlos Caro Zelai Txiki jatetxearekin, Uliaren magalean, Donostian, dagoen ehun urteko baserri batean. Hamar urteko lan gogorraren ondoren,
familia izateko eta zaintzeko atsedena hartzea erabaki zuten, eta denbora hori profesionalki hobetzeko ere baliatu zuten. Gaur egun, izan zirenaren esentziari eutsiz jarraitzen dute proiektua.

"Beti pentsatu izan dugu protagonista nagusia lehengaia dela, eta sukaldean dugun zeregina ez hondatzea izan behar duela".

X