Egia

Kulturaren eta naturaren arteko bat-egite perfektua

Egia kontrastez betetako auzoa da, Donostia erdialdetik berehalaxe dagoena. Pintxopoterik onenaz gozatzeko tabernak daude Egian, baita bi urmael dituen parkea ere, hegazterrenak ikusteko; halaber, Tabakalera bangoardiako zentroa ere bertan dago, eta bizitza kultural aktiboa topatuko duzu, kontzertu-areto eta antzokiekin. Baina askoz ere gehiago du Egiak.

egia

Ezin esan Egiak nortasuna falta duenik. Kulturak, naturak, arteak eta musikak bat egin dute, Donostiako modako auzoetako bat sortzeko. Batzuek Donostiako SoHo, deitzen diote; beste batzuek, berriz, Greenwich Villagekin alderatzen dute. Nolanahi ere den, Egia ezagutu beharreko tokia da.

Mapa eta leku interesgarriak

  • 1. Tren eta autobus geltokia
  • 2. Tabakalera eta Kutxa Kultur Artegunea
  • 3. Atotxako Dorrea
  • 4. Cristina Enea Parkea
  • 5. Polloeko hilerria

Mapa del barrio de Egia

Sartu Egian, moda-modako auzoan

Egia bisitatzeari ekiteko, hiria bitan banatzen duen Urumea ibaiaren ertzean paseotxo bat egingo dugu. Barneratu auzoan tren-geltokiaren azpiko pasabidea zeharkatuta. Baina, aurretik, erreparatu sarrerako ateari: 1906an eraikitako garai bateko sarbidearen erreplika da. Bertatik igarotzen ziren Estatuko hainbat tokitatik Donostia aldera etortzen ziren bisitariak eta donostiarrak.

Lurpeko pasabidea igarotzean, historia eta modernitatea bikain fusionatzen dituen eraikina izango duzu aurrez aurre: Tabakalera. Garai bateko tabako-fabrika, gaur egun arte garaikidearen sehaska bilakatuta. Bertako aretoak zeharkatu, eta erakusgai dauden artelanak miretsi ahal izango dituzu. Teilatu laura igotzea gomendatzen dizugu; hango begiratokitik hiriaren ikuspegi paregabea izango duzu.

Orain ia Egiaren bihotzean zaude, eta auzo berezi honetako kaleak eta txokoak ezagutzen hasteko unea da. Donostiako etxe orratz bakarraren alboan, Atotxako dorrean ondoan, garai bateko Atotxako estadioa zegoen: Liga irabazi zuen Realaren tenplua, alegia. Bertan jokatu zuten Arconada, Zamora, Satrústegui eta López Ufarte mitikoek, Maradona, Kevin Keegan, Cruyff edota Butragueño aurrez aurre zituztela

Tabakalera con el Parque Cristina Enea al fondoTabakalera, barrenean Cristina Enea parkea duela

Cristina Enea Parkea

Jauregia, urmaela eta animaliak aske dituen paradisu berdea

Egian paseoan ibiltzeak paradisu txiki bat topatzea esan nahi du, ez da ilusio bat. Cristina Enea parkean zaude, hiriko berdegunerik sonatuenetako batean. Antzina, Mandasko dukearena izan zen, eta gaur egun irekita dago, guztion gozamenerako..

Paseatu bertako bidezidorretan barrena, makina bat arbola- eta lore-espeziez inguratuta. Hartu atseden ahateak dituen urmaelaren alboan, eta miretsi parkean bizi diren hegazterrenak. Tankera honetako toki batean, ezin falta jauregi bat. Euskal estiloko Cristina Enea jauregia Mandasko duke-dukesen bizilekua izan zen. Gaur egun, Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxea dago bertan, eta hainbat erakusketa izaten dira urte osoan.

Egia-paseando-por-Cristina-EneaHaurrekin etorriz gero, nahitaez bisitatu beharreko tokia da

Tabakalera, arte eta kultura garaikidearen erreferentea

Belle Époque, garaiko sinbolo, garai bateko tabako-fabrika da Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

Antzina ehunka emakume donostiarrek lan egiten zuen tokia, gaur egun, hiriko arte garaikidearen ikono bilakatu da. Artista nazionalen eta nazioartekoen topagune, eraikinaren aretoak musika eta dantza-ikuskizunez, antzerkiz eta zinemaz gainezka izaten dira, baita erakusketaz eta bestelako kultura-ekitaldiz ere.

Artezale eta kulturazale amorratuek, gainera, ostatu ere har dezakete Tabakaleran. Izan ere, eraikin honetako hormen artean hotela ireki dute oraindik orain, dekorazio oso bereziarekin.

Ez ahaztu agenda kontsultatzea, ez baitu axola hiria noiz bisitatzen duzun. Tabakalerak edukiko du, bai, zerbait berezia prestatuta zuretzat! Eta, bestela, igo laugarren solairuko kafetegira, eta hiriaren ikuspegi desberdina izango duzu.

Fachada principal de TabakaleraTabakaleraren fatxada nagusia, Egian

Kutxa Kultur Artegunea

Kutxa Kultur Artegunea argazkigintzaren artera dedikatzen da eta Tabakaleran bertan dago. Azalera bi solairutan du banatuta eta itxura industriala du, konfigurazio bikainarekin; nazioarteko eta bertako artea jendearengana hurbiltzen du.

kutxa-kultur-artegunea-egiaArgazki erakusketa Kutxa Kultur Artegunean

Tren- eta autobus-geltokia

Berdin du trenez edo autobusez zatozen Madrildik, edota Bartzelona, Bilbo, Iruñea, Loiuko aireportua edota Espainiako beste edozer toki izan dituzun abiapuntu; guztiak hementxe elkartuko dira. Autobus-geltokia eta Norteko tren-geltokia bata bestearen alboan daude Egian, hiriaren erdigunetik berehala.

Geltokitik irten orduko, ikusiko duzu Donostia erdialdetik metro gutxira zaudela. Urumea ibaiaren gaineko zubia gurutzatu eta kito! Parez pare izango duzu hiriaren alderdi erromantikoa, eta barrenean Kursaal jauregia. Toki paregabea Gipuzkoako hiriburuan ederki pasatzen hasteko.

Polloeko hilerria

Tumbas y lápidas Cementerio de Polloe de San SebastianUrbieta kalean 1893an izandako sutearen biktimen monumentua Polloeko hilerrian

Polloeko hilerria, da hiriko kultura-ondareetako bat. Kanposantua 1878an inauguratua da, eta balio artistiko handia du, bertako panteoien arkitektura, kapera neoklasikoak eta hainbat artistak egindako mausoleo eta nitxoak direla eta.

Bertan daude hainbat pertsonaia itzaltsu lur emanda, hala nola duke-dukesak, idazleak, politikariak edo margolariak. Horien artean, Luis Miner, Clara Campoamor edota Rafael Ruiz Alberdi. Bisitatu Polloeren webgunea edota apuntatu Oh My Walk! elkarteak antolatzen dituen bisita gidatuetan, hilerrian dautzanei buruzko informazio gehiago izateko eta panteoirik nabarmenak zein diren jakiteko.

Polloeko kaleetan barrena ibiltzea paseo erromantiko eta malenkoniatsua egitea da, erlijioari erreferentzia egiten dion historiaz jantzia, baina baita Euskal Herriko historiaz blaitua ere, gure kulturaren elementu ordezkagarriz josita baitago. Gozatu toki honetako lasaitasunaz, eta ezagutu hiriaren historia Polloeko hilarrietan.

Egian jateko tokiak

Esaten genizun moduan, Egia nortasun propioa duen auzoa da, kontrastez eta aukeraz jositako ingurua. Baita gastronomiari dagokionez ere. Jatetxe begetarianoak eta asiarrak; oso bestelako zaporeak dastatuko dituzu hemen.

Antzerkia eta zuzeneko musika-emanaldiak maite badituzu, berriz, hauxe da zure auzoa. Hainbat kontzertu-areto daude Egian, bai eta mikro-antzezlanak egiten dituzten kafetegiak ere, eta plan bikaina antolatu ahal izango duzu, auzoko edozer jatetxetan afalduta.

Sala de conciertos Dabadaba en Egia Egiako kontzertu-aretoetako bat, bertako eta nazioarteko taldeak entzuteko

Eta, jakina, Egiak ere badu pintxopotea. Aprobetxatu ostirala auzoko tabernak zeharkatzeko eta pintxorik onenak dastatzeko, donostiar giro jatorrenean.

Nola iritsi

Egiara iristeko modurik onena oinez edo bizikletaz da. Zentrotik kilometro batera dago. Urumea ibaiaren ertzean barrena paseotxo bat egin tren-geltokiraino, hartu trenbide azpiko tunela eta auzora iritsiko zara, Tabakalera ondora.

Hiriko autobusek ere eramango zaituzte Egiara. Hala, líneas 09 eta 45 autobus-lineek auzoaren bihotz-bihotzean utziko zaituzte. Eta gauez bisitatu nahi baduzu, berriz, gauerditik aurrera Dbus b3 hartu beharko duzu.



X