Artesautza eta diseinua
ALBOKA
Konstituzio Plazan kokatuta 1939. urtetik, egunero ehunka turistak bisitatzen dute hiriko leku adierazgarri hau. 1988. urtean jabe berriek aldaketak egin eta bertako artisauekin lan egiten hastea erabaki zuten.
KOLOREKA
Donostiako Alde Zaharraren bihotz-bihotzean daude 2013az geroztik, bertako egunerokoa eta paisaiari begiratzen dihardute. Beren helburua oroitzapenak eskaintzea izan da beti, eta hala jarraitzen du izaten gaur ere. Bidaiatzera joango diren oroitzapenak, bigarren bizitza bat izango dutenak beren etxe berrian.
MARIA KALA´S
Easo kalean, Londres Hotelaren alboan, oparien munduari modu esklusiboan eskainitako saltoki dotorea dago: etxerako eta mahairako detaileak, imitaziozko bitxiak, emakumeentzako arropa, lore-artea eta egile-bitxiak topatuko dituzu . Gien, Lampe Berger eta askoz ere gehiago!
MICHAEL´S
Michael´sen donostiarron funtsa aurkituko duzu: apaingarriak, oroigarriak, etxeko osagarri eta pertsonalak, bitxiak, bertan ekoiztuak eta zuretzat esklusiban.
NOMADA, ALFOMBRAS Y KILIMS
Turkia, Iran eta Nepaleko zuzeneko inportatzaileak. Kilimetan eta antzinako alfonbra tribaletan espezializatutako Euskadiko denda bakarra. Ehun nomadei buruzko erakusketak maiz. Eskatuta neurrira egindako diseinuko alfonbra modernoak.