Nola iritsi

Santa Klara

Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!

- Hirira bisitan datozen ingurumen etiketarik gabeko ibilgailuak ezin izango dira Erdialdera sartu.

- Espainian matrikulatutako ibilgailuek ez dute inolako izapiderik egin behar, baldin eta ingurumen etiketa badute eta sartzeko debekurik ez badute.

- Ibilgailuak ingurumen etiketa duen egiaztatzeko klikatu hemen.

- 2006tik aurrera matrikulatutako atzerriko ibilgailuak sar daitezke, baina sartu aurretik erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute. Adierazpen hori egin daiteke hemen.

Eman beharreko datuak:

- Ibilgailuaren titularra
- Ibilgailu mota
- Matrikula
- Matrikulazio data
- Erregai mota
- Fitxa teknikoa
- Ibilgailu historiko bat edo Europako txartel bat izanez gero, dagokion dokumentazioa.

EGEra sartu ezin diren ibilgailuek ordainpeko aparkaleku hauek erabili ahal izango dituzte:

  • Kursaal (Gros)
  • Txofre (Gros)
  • Katalunia plaza (Gros)
  • Atotxa aparkalekua (Egia)
  • Geltokiko aparkalekua (Egia)
  • Pio XII.a aparkalekua (Amara)
  • Arcco aparkalekua (Amara)
  • Ondarreta aparkalekua (Antigua)
  • Zuatzu aparkalekua (Zuatzu)

Illunben eta Igaran dauden doako aparkalekuetan ere aparkatu ahal izango dute. Baina EGEan dauden aparkalekuetan ezin izango dute aparkatu. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 48 10 00 telefono zenbakira edo idatzi Herritarren Postontzira.

 

Autoz

Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).

conexiones-carreteras

Donostiara iristeko beste modu erraza eta erosoa, autoa Irunen kokatuta dagoen Ficoba Erakustazokako parkinean doan aparkatzea eta Euskotreneko, Topo trenarekin hirigunera iristea da. (40 minutuko bidaia)

Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.

Donostia hirian ezin da espaloietan motoa aparkatu eta hau egiteak zigorra ekar dezake. Hiriak motorrentzako aparkaleku espezifikoak dauzka.

Non aparkatu Donostian

 

Hegazkinez

Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.

Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.

105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.

IRISGARRIA

Donostiako Aireportuaren irisgarritasunari buruzko informazioa

 

 

Trenez

ADIF-RENFE

RENFEko konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.

  

IRISGARRIA

Tren-geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa (Adif-Renfe)

  

EUSKOTREN

Hiriak, gainera, Euskotren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.

Ficobako (Irun) doako aparkalekuan aparkatu eta bertan har ezazu Donostia erdigunerako trena:

  • Iraupena: 35 minutu
  • Prezioa: 2,75€

Hendaiatik ere trenez hel zaitezke (37 minutuko iraupena).

IRISGARRIA

Amara geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa (Euskotren)

SFCN

Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF frantziako trenbide zerbitzua), Parisen gisako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak. 

 

Autobusez

ZERBITZU ERREGULARRAK

Donostiako autobus-geltoki berriak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du. DONOSTIA Geltokia, Federico Garcia Lorca, 1  Pasealekuan kokatua dago, Norteko Tren Geltokiaren ondoan (RENFE). Kontaktua.

Donostia lurazpiko autobus-terminalak 21 darsena dauzka, kafetegia, kiosko eta maletak uzteko 66 kontsigna automatiko. Geltokiak, Navilens eta Navilens Go app seinaleztapen sistema du.Gainera bi solairuko aparkalekua dauka 384 ibilgailurentzako lekua duena.

mapa-estacion-bus-eu

IRISGARRIA

Autobus geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Dbuseko (Hiriko autobuseko) zortzi linea, bus geltokiaren inguruan, kale mailan, gelditzen dira: 17, 24, 37 eta 45 lineak Renfeko tren geltoki aurrean; 9, 41 eta 42 lineak Duque de Mandas kalean eta 27. linea Gernikako Arbolaren pasealekuan María Cristina zubiaren ondoan.

Dbuseko autobusetan eskura ordaindu daiteke (gehienez 20 €ko billeteekin), txartel desberdinekin, hots SSCARD edo BASQUECARD txartel turistikoekin, MUGI, BAT eta BARIK garraio txartelekin, edo contacless moduko kreditu txartelekin.

Geltokian lagunak edo senideak hartu edo utzi behar dituzten kotxe edo auto partikularrek lurrazpiko "Estación" aparkalekua erabili dezakete lehengo 15 minutuak doan.

Besteak beste, Madridetik, Bartzelonatik, Santanderretik, Asturiasetik, Logroñotik, Iruñatik, Baionatik – Miarritzetik edo Paris ateratzen diren linea nazional eta internazionalez gain, gainotzeko linea probintzial (Lurraldebus) hauek ere autobus geltoki berrira iristen dira eta bertatik irteten dira: DO01, DO02, DO03, DO50B, DB02, DB03, DB07 eta UK01

LURRALDEBUSEKO LIENEN MAPA - IRTEERAKO DONOSTIATIK

mapa-lurraldebus

IRISGARRIA

Hiriarteko autobus sarearen irisgarritasunari buruzko informazioa (Lurraldebus)

AUTOBUS GELTOKITIK IRTETEN DIREN LURRALDEBUS LINEAK

  • DO01 - Donostia - Zarautz - Bilbao
  • DO02 - Donostia - Zarautz - Vitoria / Gasteiz
  • DO03 - Donostia - Tolosa - Zumarraga - Bilbao
  • DO50B - Donostia - Bilbao Aireportua Loiu
  • DB02 - Ermua – Donostia
  • DB03 - Lekeitio - Donostia
  • DG07 - Eskoriatza - Donostia
  • UK01 - Azkoitia – Loiola – Azpeitia – Zestoa – Donostia

Bestalde, Feredico García Lorca, 2 helbidean, hurrengo linea hauek galdizten dira:

  • E21 - Hondarribia – Aireportua - Donostia
  • UK09 - Zumaia – Donostia (N634)
  • UK10 - Zumaia – Zarautz – Donostia (AP8)

 

BESTE LEKUETATIK IRTETEN DIREN LURRALDEBUS LINEAK

  • UK11 - Zumaia - Zarautz - Orio - Donostia (AP8)
  • BU01 - Lasarte Oria - Donostia
  • BU03 - BU04 - Andoain - Lasarte Oria - Donostia
  • BU08 - BU09 - Tolosa - Irura - Villabona - Andoain - Lasarte Oria - Donostia
  • E01 - P. Donibane - Lezo - Errenteria - P. Antxo - Donostia
  • E02 - Oiartzun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
  • E09 - San Pedro - Donostia
  • E20 - Hondarribia - Errenteria - P. Antxo - Donostia
  • E21 - Hondarribia – Aireportua - Donostia
  • E26 - Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
  • E27 - Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
  • BU11 - Hernani - Aiete - Donostia
  • BU05 - Andoain - Urnieta - Hernani - Donostia
  • BU12 - Hernani - Astigarraga - Martutene - Donostia
  • BU13 - Hernani - Astigarraga - Donostia

plano-paradas-lurraldebus

 

Txirrindaz

Donostiara ekialdetik, hegoaldetik eta mendebaldetik iristeko 3 ibilbide dituzu. Hurrengo ezaugarriak kontuan hartuta diseinatu dira ibilbideak:

  • Bidegorriak
  • Trafiko gutxien dituzten errepideak
  • Landa eremuko bideak
  • Malda gutxien dituzten ibilbideak
Jarraian ikus eta jaitsi ditzazkezu ibilbideak:
 

Gonbidatu egiten zaitu arduraz jokatzera eta ahal den guztietan garraio publikoa erabiltzera, bai hirira etortzeko bai bertatik mugitzeko. Banakako bidaiek sortzen dituzten gas toxikoen emisioa hobetu dezakegu denon artean. Lagunduiguzu jasangarriagoak izaten.
Gráfica representativa huella de carbono

Kalkulatu eta konpentsatu zure Donostiako bidaiaren emisioak

Kalkulatu

 


X