Plan aktiboak eta kirol planak
Donostia hiri bizi eta aktiboa da, eta oso bizimodu osasungarria du, kirola aire zabalean egiteari loturik. Gure hirian, lehen mailako naziarteko kirol-ekitaldi ugari egiten dira (Maratoia, Behobia-Donostia, Txirrindularitza Klasika, Donosti Cup, Belauntzi Estropada, zaldi-lasterketak, Nazioarteko Xake Opena...), baita era guztietako herri-proba asko ere.
Izan ere, kirola egitea oso ohikoa da Donostian, eta, beraz, korrikalariak, txirrindulariak, rollers-etan ibiltzen direnak, surflariak eta abar topatuko dituzu.
Kirol agenda kontsultatu: