Kirol ekipamenduak
Reale Arena
Reale Arena Estadioan jokatzen ditu partidak Realak
Reale Arena estadioa 1993. urtean inauguratu zen, bertan Atletismoko Europako Junior txapelketa egiteko. 2018an hasi ziren berriketa lanen ondoren estadio berria dugu donostiarrek. Realak erabiltzen du batik bat toki hau, dena den, bertan ikuskizun eta ekitaldi ugari egiten dira, hala nola kontzertuak, errugbi-partidak, azokak, jaialdiak...
Reale Arena estadio berriak 8.000 lagun gehiagorentzako lekua du, 40.000 pertsona sartzen dira orain bertan eta atletismo-pista gabe egungo zelaia harmailetatik 8 metrora geratzen da. Gainera, lurrazpiko aparkaleku bat sortu da 350 plazekin.
Estadioaren erreformekin Reale Arenak lehen mailako estadio berriekin bat egiten du, hala nola Wanda Metropolitano edo San Mames, eta orain kategoria goreneko estadioa da UEFAren sailkapenaren arabera (UEFA Champions League txapelketaren finalak egiteko aukera daitezkeen estadioen artean dago).
Hipodromoa
Lasterketa Lasarteko hipodromoan
Urteko hilabeterik beroenetan, apustuen munduak Anoetako Estadioan egiten du bat. Zaldi-lasterketek, batez ere Urrezko Kopak, Le Defi du Galop izen handiko lehiaketaren barnean jokatzen denak, ehunka jokalari eta ikusle erakartzen ditu, udako arratsalde bizi horietan une atsegina pasatzeko gogoz.
Hegalak
Pertsonen ongizatearentzat diseinatuta dagoen kiroldegi ibilerraztasun eta unibertsala. Kontxako hondartza ondoan eta Donostiako hiri erditik metro gutxira kokatuta. Bere instalakuntzak eta eskeintzen dituen zerbitzuak teknologi, biomekanika eta kirol mailan Europako erreferentzi dira. Hegalakek hiru igerileku, hondartzara irteera zuzena, spa bat, balioaniztun gelak eta kirol mediku, nutrizionista eta fisioterapeutaz osatutako osasun guneak ditu. Pertsonen osasunaren hobekuntzan eragina duen norbanakoari zuzendutako diziplina anitzeko zerbitzua eta hiria bisitatzen dutenentzat ere aisialdiko aukera ugari eskeintzen ditu.
Galarreta Pilotalekua
Galarreta pilota lekuan zesta-punta partida
Galarreta Jai Alai Pilotalekuan 1970.etik erremonte eta zesta-punta modalitateetako pilota partidak jokatzen dituzte. Hernanin aurkitzen den pilotalekua luzea da, 54x10 metrokoa eta bere gehienezko altuera 10 metrokoa da. Hormigoi leuneko zorua dauka, estalita dago eta 1.140 ikusleentzako lekua dauka. Erremontea zestaz jokatzen den euskal pelotaren modalitaterik ikusgarrienetakoa da, teknikak eta pelotariek zestak pelotari ematerakoan lortzen den abiadurak lehentasuna dutelarik.
Atano III.a pilotalekua
Partido Atano III
Anoetako kirol-zonan dago pilotaleku motz hau, futbol-estadioaren ondoan. Esku-pilota jokatzen da bertan, eta pala, paleta eta frontenisa ere bai, noizean behinka. Estalita dago eta hormigoi leundukoa da. 2.353 ikuslerentzako edukiera du eta 1963an eraiki zuten, Gipuzkoako hiriburuko profesional eta zaletu ugarien eskari handiari erantzuteko. Anoeta Pilotalekua izena zuen hastapenetan, baina 1995ean birmoldatu egin zuten eta Atano III.a Pilotalekua izena jarri zitzaion, historian ezagutu den pilotaririk onenetakoaren omenez. Urte askotan bertan jokatu da banakako finala, hain zuzen ere euskal pilotaren hitzordu garrantzitsuena dena.
Karmelo Balda pilotalekua
Fotos: Ketari (Licencia CC 3.0 BY-SA)
1974an inauguratu zuten eta pilotari handi eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren sortzaile izan zen Karmelo Baldari zor dio izena. Eraikina nahiko berezia da. Luis Jesús Arizmendi Amiel udal-arkitektoak eraiki zuen 1974ko Munduko Pilota Txapelketetarako. Ageriko hormigoian dago eraikia eta pilota-modalitate desberdinak irudikatzen dituzten beirateak ditu apaingarri gisa.
Txuri-Urdin itzotz jauregia
Txuri-Urdin Izotz Jauregia kanpotik
Txuri-Urdin izotz-jauregiak ikaragarrizko izotz-pista du, bertan azken modako musikaren erritmoan patinatzeko.
Alabaina, eserlekutik altxatu gabe ikuskizun paregabea ikusi nahi baduzu, ez kezkatu. Txuri Urdinen izotz-hockeyko partidak ere egiten dira.
Donostiako Tenis Elkarte Erreala
Donostiako Tenis Elkarte Errealaren instalazioak
Ehun urte baino gehiagoko ibilbidea egina duen Donostiako Tenis Elkarte Erreala gure hiriko tokirik polit eta xarmagarrienetako bat da. Kontxako badiaren ertzean dago eta paddleko eta teniseko pista estaliak ditu, gimnasioa, jarduera-aretoak/fitnessekoak… Gainera, jarduera sozial handia du urte osoan.
Kiroldegiak
Donostiako Tenis Elkarte Errealaren instalazioak
Donostiak 14 udal-kiroldegi ditu, denak ere mota guztietako kirol-pistaz hornituak: belodromoa, atletismo-pista, saskibaloi- eta eskubaloi-jokalekua, igerileku olinpikoa, paddle-pistak...
Aire zabaleko kirolguneak
Donostiako Tenis Elkarte Errealaren instalazioak
Eguraldiak aukera ematen duenean, zer hoberik aire zabalean kirola egitea baino. Udalak sarrera libreko kirol-ekipamenduak ditu hiriko auzo guztietan.