Repsol gidako Eguzkiak Donostian
Donostian Repsol Eguzkidun 14 jatetxe dituzu zure zain, 23 Repsol Eguzki guztira. Jatetxe horietako bik, Akelarrek eta Arzakek, sari nagusia eskuratu dute, hiruna Repsol Eguzki, eta Kofradia jatetxeak, berriz, Eguzki Jasangarria, kudeaketa energetikoarekin eta bertakoa sustatzearekin duen konpromisoagatik.
Ezagutzen al duzu hainbeste Repsol Eguzkik argiztatutako beste hiririk? Bi urtez jarraian, Donostian egin da Repsol Eguzkien gala eta ikurra eskuratu duten jatetxeei saria eman zaie. Hirian bertan, Repsol Eguzkia jaso duten 14 jatetxe daude, horietako batek, Kofradia jatetxeak hain zuzen ere, Eguzki Jasangarriarena.
Donostian, gastronomia munduko jatetxerik onenetarikoak daude, izan ere, Michelin Izar entzutetsuez gain, Repsol Eguzkiekin ere sarituak izan diren hainbat eta hainbat jatetxe topa baititzakegu, besteak beste, Akelarre, Arzak, Kokotxa, Mirador de Ulía, Amelia by Paulo Airaudo edota Eme Be Garrote.
3 Repsol Eguzki
Akelarre Jatetxea
Pedro Subijana gure sukaldaritzako ikono garrantzitsuenetakoa da, Kantauri itsasoaren bere talaiatik Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaile nekaeziena, Euskal autore sukaldaritza modernoa du lanaren ardatz.
Pedro Subijana
Arzak Jatetxea
Euskal Sukaldaritzaren tenpluetako bat, etengabe eraberritzen ari dena, Ikerkuntzan oinarritutako nortasun propioko sukaldaritza garaikideko bere plater irudimentsuek beti liluratzen gaituzte. Honen guztiaren gidari Juan Mari Arzak eta bere alaba Elena dira, eta ondoan duten lantalde paregabearen laguntzari esker, Arzakeko otorduak esperientzia gastronomiko paregabeak izan ohi dira.
Arzak Jatetxea
Elkano Jatetxea - Getaria
Elkano arrain parrillaren erreferentea da, eta bertan prestatzen duten txitxarro errea nabarmentzen da. 1964an sortua, familia-jatetxe honek itsas zaporeak goraipatzeko artea findu du, teknika bikaina erabiliz eta produktua errespetatuz.
© Elkano
Martín Berasategui Jatetxea - Lasarte- Oria
Sukaldariaren izena daraman jatetxeak aparteko sukaldaritza esperientzia eskaintzen du. Martin Berasategik tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen proposamen gastronomiko bat aurkezten du, 50 urte baino gehiagoko pasio eta dedikazioaren isla.
© Martín Berasategui
Mugaritz Jatetxea - Errenderia
Mugaritz gastronomia tradizionalaren mugak desafiatzeagatik da ezaguna. Andoni Luis Adurizen gidaritzapean, jatetxeak aparteko esperientzia sentsorial eskaintzen du, plater bakoitzean hausnarketa eta jolasera gonbidatuz eta testura zein zapore berriak esploratzeko aukera eskainiz.
© Mugaritz
2 Repsol Eguzki
Alameda Jatetxea - Hondarribia
Alameda jatetxeak euskal tradizioa eta ikuspegi garaikidea uztartzen ditu. 1942tik, Txapartegi familiak Bidasoako tokiko produktuak nabarmentzen dituen sukaldaritza mantendu du, ingurunean eta kulturan errotutako esperientzia gastronomikoa eskainiz.
© Alameda
AMA Tolosa Jatetxea - Tolosa
Javier Rivero eta Gorka Ricoren proiektua da. Jasangarritasunarekin eta tokiko produktuekin konprometituta, eskualdeko ekoizle txikien lana balioesten duen merkatu-sukaldaritza eskaintzen dute, plater bakoitzean benetakotasuna islatuz.
© Ama Tolosa
Amelia Jatetxea by Paulo Airaudo
Paulo Airaudo sukaldariaren Amelia jatetxea Kontxako badiaren aurrean dago, Villa Favorita hotelean hain zuzen. Jatetxe intimoa da, eta bertan, sasoiko produktuekin eta sukaldaritzako teknika aurreratuenekin prestatutako menu sofistikatua aurkituko duzu.
Amelia by Paulo Airaudo
Casa Urola Jatetxea
1956an Donostiako Parte Zaharrean sortua. Pablo Loureirok inork ez bezala mimatzen eta prestatzen du sasoiko produktua, sukaldaritza tradizionalean oinarri duten zapore handiko platerak sortuz, bai barrarako baita jatetxerako ere. Parrilla da jatetxearen nortasunaren ikur.
Casa Urola
Bodega Katxiña - Orio
Mariskoa, arraina eta behi txuletak, txingarretan prestatuak mimo handiz Iñaki Zendoiaren eskutik. Orioko arrantza-herriko bailara baten bi hegaletan zabalduta, jatetxea eta familiako mahastiak daude; bertako mahats mordoekin ekoitzia da Katxiña txakolina.
Bodega Katxiña
Kokotxa Jatetxea
Euskal zaporeak, produktuak eta sustraiak baztertu gabe, munduari eta, bereziki, Japonia urrunari irekitako Dani Lópezen sukaldaritza zentzumenen gozagarri da, nortasun eta maila handikoa. Upategi aparta du.
© Bodega Kokotxa
Mirador de Ulía Jatetxea
Kokaleku paregabean, Donostia oinpean duela, Ruben Trincadok bere sukaldaritzarekin txunditu egiten gaitu. Sukaldaritza berritzailea da berea, koplexurik gabekoa, euskal sustraiak zabalduz proposamen harrigarriak egiteko gai dena.
© Bodega Mirador de Ulía
Narru Jatetxea
Arbaso hoteleko behe solairuan dagoen jatetxea da. Iñigo Peña chefak sasoiko produktuen alde egiten du, euskal gastronomiaren esentzia errespetatzen duten eta ukitu garaikidea duten platerak sortuz.
© Bodega Narru
Rekondo Jatetxea
Igeldo mendiaren azpian dagoen Rekondo jatetxean produktu tradizionalaren aldeko apustua egiten dute, sukaldaritza onaren gakoa. Gainera, Wine Spectator ardo-aldizkariak eta Frantziako La Vine Review aldizkariak munduko upategi onenen artean aintzatetsitako upategi entzutetsua dute.
Rekondo jatetxea
1 Repsol Eguzki
Astelena 1997
© Astelehena
Ganbara
© Ganbara
Zazpi STM
© Zazpi STM
Espacio Oteiza - Akelarre
© Espacio Oteiza
Muka
© Muka
Zelai Txiki
© Zelai Txiki