Aiete - Miramon

Tontorrean dauden bi auzo, aproposak lasai-lasai ibiltzeko

Aiete eta Miramon auzoak Kontxako badia inguratzen duten muinoetan daude. Erdialdeko iskanbilatik aldendutako bi auzo hauetan, zaila da ez hotz ez bero gelditzea. Hiriko eraikin enblematikoak topatuko dituzu bertan, Aieteko jauregia adibidez, edota Basque Culinary Center bera; halaber, esperimentu zientifikoekin jolasean ibili ahal izango duzu Zientzia Museoan. Edota hiriko bi lorategi eta parke handienetan atseden hartu, patxada ederrean.

aiete parkea

Mapa eta leku interesgarriak

  • 1. Aieteko jauregia eta parkea
  • 2. Katxola baserria
  • 3. Basque Culinary Center
  • 4. Eureka! Zientzia Museoa
  • 5. Arbide dorreak
  • 6. Miramongo Teknologia Parkea

Mapa del Barrio Aiete - Miramon

Aiete, parke eta jauregi artean

Aieteko jauregiak egiten du ospetsu auzoa; gain-gainean dagoen eraikin ikusgarriak, alegia. Gaur egun, eraikin neoklasiko honen barruan Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea dago. Baina bertako hormek hitz egingo balute... Uda-partea bertan ematen zuten errege-erreginen eta diktadoreen istorioak kontatuko lizkigukete.

Aieteko jauregiaren historia 1878an hasi zen, Bailengo duke-dukesek aginduta eraiki zuten urtean. Espainiako errege-erreginen udako bizileku izan zen 1893. urtera arte, Isabel II.a edota Alfontso XIII.arena, kasu. 1940an, Francisco Franco diktadorearen udako bizileku izatera igaro zen.

Jauregiko aretoetan hartu ziren erabaki politiko garrantzitsuenetako batzuk, bertan egiten baitzituzten Ministro Kontseiluak abuztuan.

Halaber, 2011 ere urte erabakigarria izan zen eraikin honen historian: Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia egin zuten jauregian. Ekitaldi hartan, Estatuko eta nazioarteko politikagintzako pertsona ospetsuak elkartu ziren.

Aieteko jauregiaAieteko jauregian, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea dago gaur egun.

Bisitatu Aieteko jauregia denboraz, parkean sartzen zarenean orduak eman nahiko baitituzu bertan. Izan ere, Aieteko parkea isiltasunak eta lasaitasunak gobernatutako toki horietako bat da. Paseatu estilo frantseseko lorategietan, inguratu ahateak eta zisneak dituen urmaela, bisitatu leizea eta ur-jauzi originala eta sartu ehunka urteko zuhaitzez eta neurri handiko sekuoiaz betetako baso hezean. Irudituko zaizu hiritik erabat aldendu zarela, horren toki lasaian.

Audiogida

PALACIO DE AIETE

Miramon: Zientzia, Historia eta Natura elkartzen diren tokia

Hiriko tokirik garaienean dagoen auzoa da, Aieteren eta ospitaleen artean. Garai batean, baserriz betetako eremua izan zen, naturaz inguratutakoan. Iragan haren lekuko da Katxola baserria. Eta gaur egun Donostiako Teknologia Parkea baldin bada ere, ez du galdu antzinako esentzia hura, eta berrikuntzak naturarekin bat egiten jakin du.

Autobusez joan zaitezke bertaraino; parkearen atean utziko zaitu. Paseatu eraikin modernoetan barrena, eta hartu atsegin bertako forma eta egiturekin, zein baino zein desberdinagoa eta berritzaileagoa.

Basque Culinary Centerren eraikina gaueko argiekin nabarmentzen daBasque Culinary Centerren eraikina gaueko argiekin nabarmentzen da, natura bete-betean txertatuta dela

Eta, eraikin guztien artetik, badira bi nahitaez bisitatu beharrekoak. Lehendabizikoa, Basque Culinary Center. Arkitektura originala eta ikusgarria dituen eraikina, naturan erabat txertatua: badirudi izadiaren erditik aterata dagoela.

Bada Miramonen beste eraikin enblematiko bat ere, hiriaren historiaren zati dena: Arbide dorreak, alegia. Donostian 1904an eraikitako gaztelu txiki bat da, eta 1972 eta 1975 artean harriz harri eraman zuten gaur egun dagoen tokiraino.

Bidean zoazela, Zientzia Museoa topatuko duzu, Donostian haurrekin egiteko planik onenetako bat. Sartu aurretik, lorategi magiko batez gozatu ahal izango duzu, eta Gipuzkoako eraikinik esanguratsuenen miniaturetan barrena ibiliko zara paseoan. Jolastu eta dibertitu Eureka! Zientzia Museoa, esperimentuekin, muntatu simulagailuetan, eta ezagutu Donostiako planetarioko galaxia.

Arbide dorreak Miramon ParkeanArbide dorreak Miramon Parkera eraman zituzten Donostia handitzeko lanei ekiteko. Argazkia: www.sistersandthecity.com

Planetario del Museo de la Ciencia Eureka!Miramongo Teknologia Parkean dago Eureka! Zientzia Museoko planetarioa. Nahitaez bisitatzeko tokia da, haurrekin etorriz gero.

Alderik urbanizatuenean barrena egindako ibilaldiaren ostean, natura bete-betean sartzeko gomendioa egingo dizugu, hiriko parkerik ederrenetako batez gozatzera. Miramongo parkea baso natural txiki bat da, floraz eta faunaz gainezka dagoena, eta harrizko anfiteatro bat topatuko duzu bertan, erromatarren garaiko zirku bateko ikusle bazina bezala senti zaitezen. Parkearen erdian, atseden hartzeko urmael bat dago.

miramon-anfiteatroMiramongo parkea - Anfiteatro

miramon-basoaMiramongo basoa - Argazkia: www.donosticity.org.

Añorga eta Porlanaren Museoa

Miramonetik gertu dago Añorga auzoa. Añorga zeharkatzen duen bidegorri luzeak toki paregabe bihurtzen du paseo luzeak emateko, oinez edo bizikletaz, ibaiaren eta paraje naturalen alboan. Egundoko plana da haurrekin egiteko, edota atseden hartzeko eta toki jendetsuenetatik aldentzeko.

Museum Cemento Rezola AñorganMuseum Cemento Rezola Añorga auzoko ikonoa da.

Horrez gain, Añorgan Museum Cemento Rezola topatuko duzu. Aukera aparta porlanak gure bizimoduan eta planetan izan dituen ondorioak ezagutzeko. Simulazioen eta modulu interaktiboen bidez, ikusiko duzu zer-nolakoa den fabrika bat barrutik, edota nola lortzen den ingurumen-inpaktuak murriztea.

Miramondik Añorgara bidean, Txillida Leku opatuko duzu, aire zabalean Eduardo Chillidaren eskulturak biltzen dituen museoa.

Chillida-Leku museoaChillida-Leku museoak eskulturagilearen 150 pieza biltzen ditu.

Miramonen jateko tokiak

Hiriko gainerako tokietan bezala, Aieten eta Miramonen altxor gastronomiko txikiak daude ezkutatuta, edozer gourmet ahoa bete hortz uzteko.

Miramongo Teknologia Parkean, lantokia izanik, hainbat toki topatuko duzu bokata bat edota eguneko menu bat dastatzeko, baina baita gastronomiarik onenaz gozatzeko ere.

Eta abangoardiako janaria maite baduzu, berriz, aukera paregabea duzu Basque Culinary Centerreko jatetxea bisitatzeko: gastronomia modernoaren bitxirik handienetakoak topatuko dituzu, oso prezio onean. Sukaldaritza-eskolako ikasleek prestatzen eta zerbitzatzen dute menua. Ikusiko duzunez, ez daukagu, ez, txantxetako sukaldari-harrobia! Aurrez erreserba egitea gomendatzen dizugu.

Non lo egin

Aiete eta Miramon atsedenleku bikainak dira. Bi auzootan, lasaitasuna da jaun eta jabe gau-partean. Aiete aldean, hiriko hotelik onenetako bi topatuko dituzu: Palacio de Aiete eta Hotel Zenit hotelak. Miramonen, berriz Hotel Arima hotela. Guztiak ere lau izarrekoak eta eraiki berriak.

Era berean, oporraldietarako alokairuko apartamentuetan ere hartu dezakezu ostatu, pisu batek eskaintzen dizun askatasunaz gozatzeko, hiriko beste toki batzuetan baino prezio hobeetan.

Nola iritsi

Aietera iristeko gomendatzen dizugun aukeretako bat oinez tipi-tapa igotzea da, Kontxako hondartzaren paretik parkeraino ematen duen bidetik, Aldapetatik, alegia. Bidean gora zoazela, badiaren ikuspegi zoragarriak izango dituzu.

Garraio publikoa nahiago baldin baduzu, berriz, 19, 31, 35 eta B2 hiri-autobusek Aieteraino eramango zaituzte hiriko hainbat tokitatik.

Miramonera iristeko, berriz, 35, 17 edo 28 autobusak hartu beharko dituzu. Gogoratu Mikeletegi pasealekuaren 12aren parean jaisteaz eta Miramongo parkea oinez zeharkatzeaz, merezi baitu txoko guzti-guztiak gozatzea.


X