Kultura, Arte eta Arkitektura

Kultura eta Arte

Jaialdiak, museoak, galeriak, zinemak, antzokiak, eskulturak… Donostia kultura da, kulturaren zaporea du eta kultura-usaina dario. Eta 2011ko ekainaz geroztik, Europa osoan barrena entzuten da gure hiriaren kultura-taupada, orduan 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu baitzuten.

 

 

Arkitektura

Arkitekturak Donostian estilo askotako obrak utzi ditu, guztiak kalitate eztabaidaezinekoak. Belle Epoque garaiak eraikin aristokratiko apartak dituen legatu izugarria utzi zuen, frantsesestilo nabarmenarekin. Baina badira gehiago ere: arrazionalismoaren adierazpen baliotsuak, izen oneko obra garaikideak eta zubi eta jauregi distiratsuak… Guztiek bisitatzea merezi duen katalogo osoa osatzen dute. Donostiako arkitekturak dena barnebiltzen du, Donostiako hiria tradizioa eta abangoardia da! Honen arkitekturari buruz gehiago ezagutu nahi duzu?

X