Merkatuak eta gourmet dendak
Bretxako merkatuko postuak
Donostiak bereizgarri duen sukaldaritza bikainaren sekretua janaria mimatzea eta kontu handiz egitea da, baina batez ere lehengaiaren kalitatea. Kalitatezko elikagaien produkzioa eta kontsumoa Gipuzkoaren bereizgarri bat dira: azoka eta merkatu tradizionalak, delicatessen produktuak saltzen dituzten dendak eta jatorri-deiturak dira horren erakusgarri.
Eusko Label ziurtagiria duten produktuak ez ezik —besteak beste, behikia, baserriko oilaskoa, esneko arkumea, goi-kalitateko esne pasteurizatua eta tomatea—, Ibarrako piper ospetsuak eta Tolosako babarrunak ere baditugu, baita jatorri-deitura duten produktuak ere, Getariako Txakolina eta Idizabal gazta, esaterako.
Tokiko produktuak
Donostiako Merkatuak
Gure gastronomiaren arrakastaren arrazoietako bat sasoian sasoiko produktuak dira neurri handi batean, lehengaien bikaintasuna nabarmentzen baitute. Lehengai horiek gure hiriko elikagai-merkatu tradizionaletan saltzen dira, hala nola Bretxako merkatuan eta San Martin Merkatua. Hara joaten dira egunero Donostiako sukaldaririk ospetsuenetako batzuk beren jatetxeetan zerbitzatuko dituzten haragia eta arraina aukeratzera. Merkatu horietan iraunarazten zaio baserritarrek eta dendariek beren baratzetatik zuzenean ekarritako produktuak saltzeko tradizioari.
Merkatuak eta azokak
San Martin merkatua
2005ean inauguratu zen, eta San Martingo azoka berriak eraikin zaharra ordezkatzen du, 1884an eraikia. Baserritareen postuetan, bezeroak kalitate oneneko produktuen eskaintza zabala aurkitzen du.
Bretxako merkatua
Merkatu horrek bertako ekoizle txikien postu tradizional ugari ditu.
Azokak
Urtean zehar azoka ugari egiten dira bertako produktuak protagonista direla.
- Txakolin Eguna
- Aste Nagusiko azoka
- Nekazaritza ekologikoaren azoka
- Perretxikoen jaia
- San Tomas azoka
Ordiziako eta Tolosako azokak
Donostiatik kilometro eskas batzuetara Ordiziako eta Tolosako azokak aurkitzen ditugu. Inguruetako bi azoka garrantzitsuenetakoak.
Ordiziako Azoka
XI eta XII mendeetan du jatorria, eta eskualde guztiko nekazaritzako eta abeltzaintzako produktusaltzaileak biltzen ditu asteazkenero.
Tolosako Azoka
Tolosako azoka Kanpoko hiru gune desberdinetan kokatutzen da eta hiriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du larunbatero.
‘Gourmet’ Dendak
Donostiako ‘delicatessen’ dendetan izugarri zaintzen dituzten kalitatezko lehengaiak. Bertan, hemengo produkturik adierazgarrienetakoez gain, kultura gastronomiko bikaina eskatzen dute, zerbitzurik onena emanez.
Aitor Lasa Gaztategia
Zorroztasunez eta maitasunez hautatutako elikagaiak aurkitutko dituz Aitor Lasa Gaztategian: eskuz egindako gaztak, onddoak, basoko perretxikoak eta eurek egindako eta bertako beste hainbat produktu naturalen aukera zabalena ere. Gertutasuna oinarri dituen tratua eta produktuen kalitatea dira euren ezaugarriak.
Bombonería Maitiana
"Autore-produktua egiten dugu, kasu askotan bezeroaren nahien neurrira. Gurean, elaborazio konplexua dago. Kultura dago, hedapen irudimentsua, sortzailea, ikusmen-dastamenean eta ahosabaian. Eta, gainera, tokiko produktua gara, km0 gara, trazabilitate bermatua eta iraunkortasunarekiko konpromisoa gure produktuaren oinarrizko osagaietan"
Garrarte
Gozogileen laugarren belaunaldia da. Bere produktu guztiak antzinako formula eta moldeekin eginak daude, bezeroak hauek dastatzean haurtzarora buelta daitezen. Bere espezialitateak garrapinatuak, gozokiak, turroiak, txokolateak eta gozokiak dira, guztiak eskuz eginak.
Biobizi
Osasunaren benetako oreka eta ongizatea epe ertain eta luzean bilatzen laguntzeko beharretik sortzen da Biobizi. Biobizi ziur daude elikadura ekologikoak eta naturalak hainbeste gustatzen zaigun osotasun eta osasun sentsazioa lortzen laguntzen duela.
Aramendia
Aramendia Goxotegiak artisau-produktuak eskaintzen ditu: pasioa, irina eta lehen kalitateko gurina, arrautza, azukrea, ura, kakaoa, fruta eta mimoa.
Izarbide
Supermerkatu ekologiko honek hurbiltasuna, tokiko bizitza, hurbileko tratua, balio katean ekitatea, kontsumo iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egiten du.
Viandas Donostia
Hestebeteak egiten dituzten artisauak gara. Viandas-Donostian urdaiazpikoa, solomoa, gazta eta askoz gehiago aurkituko duzu, pasientziaz eta gure artisauen maitasunez eginak. Zatoz gure produktuak dastatzera Urbierta kaleko 19ra. San Martin azokaren ondoan gaude.