2. eguna: Kosta zehar

6 km-ko kosta 3 hondartza eta 3 ikono

Eguna hasteko modu ona da Igeldo mendira igotzea 100 urte baino gehiagoko antzinatasuna duen funikularrean eta hiriko ikuspegi onenaz gozatzea. Jaistean, ezin dugu ahaztu Donostiako ikonoetako bat ikustea: Haizearen Orrazia, Eduardo Chillida nazioarteko aitorpena jaso duen Donostiako artistarena, edertasuna bere horretan bikain adierazita, artearen eta paisaiaren arteko elkarrizketa sakona.

planes-donostia-dia-2-funicular-vistas-peine

 

Local Tip!

Itsasoa harro dagoenean, ikusi olatuek leku magiko honetan egiten duten efektua.

Ondarretako hondartzan eta lorategietan barrena paseatuz, Miramar Jauregira, errege-familiaren udako bizitokia izandakora, iritsiko gara. Lorategiz inguratuta dago, eta joan-etorrietatik atseden hartzeko edo paseatuz erlaxatzeko leku bikaina da.

planes-donostia-dia-2-miramar

 

Local Tip!

Antigua auzoan Matia kalean, bertakoekin nahastea bezalakorik ez dago, eta pintxo gozoez edo eguneko menuaz goza dezakegu.

Otordua jaisteko, paseo atsegina egin dezakegu Kontxako hondartza gurutzatuz, Aquariumera iritsi arte. Aquariumak ia mende bateko antzinatasuna du, eta orain gutxi berrituta, Europako museo ozeanografiko modernoenetako bat da, eta antzinako euskal baleazaleen istorio zirraragarria kontatzen du.

planes-donostia-dia-2-aquarium-cosntruccion-vacia

Kostari jarraituz, Eraikuntza Hutsa topatuko dugu, Oteizaren eskultura; Pasealeku Berrira ongietorria egingo digu, eta handik Gros auzo ezagunera iritsiko gara, hango terraza, saltoki eta xarmadun tabernekin.

Paseoa hirugarren hondartzan amaituko da, Zurriolan, eta hirugarren eskulturarekin: Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa.

planes-donostia-dia-2-terrazas-gros-paloma

 

Local Tip!

Ikusi beharrekoa da ilunabarra Sagueseko hormatik, surflariz eta skate egiten ari diren gazteez inguratuta.

Eta afaltzeko, Grosen barneratzea, hiriko auzo dinamiko eta bohemioena, eta bertako ezaugarri diren xarmadun jatetxeez gozatzea.

planes-donostia-dia-2-atardecer-en-gros

 

iradokitako-jarduera-2-eguna-1

planes-donostia-dia-2-actividad-sugerida-2

iradokitako-jarduera-2-eguna-3


X