Guri buruz

Aurkezpena

«Donostia Turismoa SA» udal sozietatea, 2006an sortua, Donostian turismo jasangarriaren garapena bultzatzen duten jarduera ekonomiko eta sozialak sustatu, gauzatu eta indartzeaz arduratzen da.

Erabat udalaren jabetzakoa den sozietate hau sektore pribatuarekin lankidetza hertsian aritzen da, erakundearekin lotutako enpresaren figuraren bitartez. Enpresa pribatuok erakundearen estrategia bera dute eta urteko kuotak ordaintzen dituzte.

Helburuak

Hona hemen Donostia Turismoaren helburu nagusiak:

  • Hiriko turismo jardueraren garapen jasangarria bultzatzea, berezko identitatearen garrantzia azpimarratuz, eta helmugarekin lotutako askotariko erakundeak koordinatuz.
  • Hirian oparotasuna sortzea, herritarren ongizatea ardatz hartuta.
  • Bisitariei kalitatezko eta benetako esperientzia turistiko gogobetegarri bat eskaintzea.

Horretarako, esparru plan bat dauka: Donostiako Turismo Jasangarriko 2023-2027 Plana

Eginkizunak

  • Helmuga kudeatzea eta hiriak erakargarri, jasangarri eta orekatua (bisitariak, herritarrak eta turismo sektorea) izaten jarrai dezan zaintzea.
  • Helmuga Estatuan eta nazioartean posizionatzea, sustapen segmentatu baten bidez.
  • Tokiko produktu turistikoa sortu, garatu eta merkaturatzea.
  • Sektore profesionala eta kongresuena garatzea.
  • Bisitariei informazioa eta arreta ematea.

Donostia Turismoak hiriaren identitateari balioa emateko, tartean dauden pertsona eta erakundeak koordinatzeko eta hiria nazioartean posizionatzeko egiten du lan, hainbat ekintzaren bidez: plangintza eta inteligentzia turistikoa, helmugaren kudeaketa, eskaintzaren garapena, bidaiarientzako arreta, produktuen eta zerbitzuen sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea.

Kantitatearen ordez, kalitatea bilatzen dugu eta, horretarako, bisitarien laguntzaz honelako jarduerak gauzatzeko egiten dugu lan:

  1. 1. Jasangarriak, gizarteari, ingurumenari eta ekonomiari dagokienez.
  2. 2. Orekatuak, herritarren, bisitarien eta turismo sektorearen artean.
  3. 3. Bisitarien eta helmugaren bizi kalitatea bultzatzen dutenak.
  4. 4. Benetakoak, tokiko identitatea eta kultura, euskara eta tradizioak mantendu eta partekatuko dituztenak, eta bereziak.
  5. 5. Partaidetzakoak eta lankidetzakoak, herritarren, bisitarien, erakunde publikoen eta enpresen arteko topagune eta lankidetzarako eremu bat sortzeko.

 

Ekintza hauek gauzatzen ditugu:

1. Ostatua arautzea

Etengabe aztertzen dugu jarduera turistikoa, hiriko auzoetan antolatua, ostatuen eskaintza eraginkortasunez kudeatu eta, behar izanez gero, mugatzeko.

2. Bisitak urtean eta lurraldean zehar banatzea

Horretarako, besteak beste, goi-denboralditik kanpoko turismoa sustatzen dugu, publiko estrategikoei begira oso segmentatuta; hala, kalitatezko helmuga gisa posizionatzen gara, jasangarritasunaren alde eginez eta erakarpen eremu berriak sustatuz, hiriko eta lurraldeko beste eremu batzuk dinamizatzeko.

3. Bisitarien etorrera eta hiriko mugikortasuna hobetzea

Horretarako, besteak beste, sektore turistikoaren dinamikak Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planean txertatzen ditugu, eta autobus eta tren turistikoen erabilera, garraio jasangarria eta disuasioko aparkalekuak sustatzen ditugu.

4. Bereziki zaintzea Alde Zaharra, ekialdeko zabalgunea, portua eta Gros

Eremu publikoa kontrolatzeko ordenantza bat ezarri dugu ostalaritzarako eta merkataritzarako, baita eremu publikoa erabiltzeko plan bat ere, jendearen bizi kalitatea eta haien jarduera sozial, kultural eta ekonomikoen aniztasuna zaintzeko, bereziki Alde Zaharrean eta hiriko eremu kaltetuenetan.

5. Berezko kultura eta identitatea mantentzea

Euskal kultura, Donostiako historia eta tradizioak eta hiria berezi bihurtzen duen guztia sustatzeko ekintzak jarri ditugu martxan. Ostalaritza eta saltegi bereziak bultzatzen ditugu, eta hiriko ondare berezia eta hiri-paisaia zaintzeko neurriak hartzen ditugu, kutsadura bisuala prebenituz.

6. Euskara zaindu, indartu eta partekatzea

Kanpainak egiten ditugu gure bisitariei gure hizkuntzaren balioa erakusteko, baita sektorean bertan ere, gehiago ezagutu eta erabil dezaten. Halaber, euskara sustatzen dugu gure hedapen formatu guztietan (lehiaketak, webgunerako eduki interaktiboak, sare sozialak...).

7. Publikoak segmentatzea eta merkatu estrategikoak hautatzea

Gauzatzen ditugun zenbait ekintzaren bidez, turismo masibotik aldentzen gara eta nolako publikoa erakarri nahi dugun eta gure helmugarentzat zer posizionamendu nahi dugun erabakitzen dugu, donostiarren bizi-kalitatea zaintze aldera. Helmuga-estrategiarekin lerrokatutako ekitaldiak erakartzeko egiten dugu lan, hiriak zientzian, teknologian eta berrikuntzan duen posizionamendua indartzeko. 

8. Teknologia pertsonen zerbitzura erabiltzea

Zenbait ekintza jarri ditugu martxan smart motako teknologia eta soluzioak erabiltzeko, zertarako eta hiriaren garapen jasangarria, gure herritarren bizi-kalitatea eta bisitaren beraren kalitatea hobetzeko. Besteak beste, sektorearen digitalizazioa eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren sustapena bultzatu ditugu, turismo helmuga adimendunetan erreferente izateko; horren harira, turismo jasangarriaren behatoki bat sortu dugu, erabakiak hartzeko informazioa lortzeko.

9. Partaidetza eta lankidetza sustatzea

Turismo integral bat lortzeko, funtsezkoa da herritarren, bisitarien, sektore turistikoaren eta elkartutako enpresen partaidetza eta lankidetza. Horretarako, zenbait kanal eta ekintza jarri ditugu martxan, profil guztiek trukerako eta partekatzeko aukera izan dezaten, eta tartean dauden erakundeen arteko koordinazioa optimizatzeko ekimenak sortu ditugu.

10. Baliabideak mantentzeko eta kudeatzeko moduaren berri ematea bisitariei

Baliabide turistikoak –hondartzak, pasealekuak, monumentuak, museoak, etab.– mantendu eta kudeatzea esfortzu handia da donostiar guztientzat. Horregatik, bisitarientzako zerga bat sortu behar izan dugu, kostu horietan parte har dezaten; hala, kostuon pisua modu bidezkoago batean banatuko da eta diru hori gure hiria hobetzeko eta, azken batean, eskura ditugun baliabideen erabilera jasangarria sustatzeko erabiliko da.

11. Jasangarritasuna sustatzea

  • Neurri gehigarriak ari gara lantzen gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloetan turismo jasangarria bultzatzeko:
  • Klima aldetik neutroa den hiri bihurtzeko trantsizioa sustatzea, mugikortasun jasangarrian oinarrituta, turismoaren sektorean ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuz.
  • Ingurumen inpaktua murrizteko neurriak ezartzea, esaterako, karbono aztarna neurtu eta konpentsatzea, plastikoaren erabilera eta elikagaien alferrikako galera saihestea.
  • Turismoaren sektorea koordinatzea, kanpaina eta ekintza sozial, jasangarri eta solidarioak sustatzeko.
  • Nazioarteko hausnarketa foroak sortzea edo horietan parte hartzea, turismoari eta garapen jasangarriari buruzko elkarrizketa globalean Donostiaren lidergoa sendotze aldera.
  • Sektorean eta helmugan berdintasuna sustatzeko ekintzak.
  • Turismo Irisgarriko lerro bat garatzen jarraitzea, mota guztietako premiak asetzen direla bermatzeko eta geure hiria kalitatezko helmuga inklusibo gisa posizionatzeko 

Egitura

Arduradunak:

  • Turismoko zinegotzia: Jon Insausti Maisterra
  • Donostia Turismoko gerentea: Isabel Aguirrezabala Wurster

Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseilua da sozietatearen etengabeko kudeaketarako eta gobernurako organoa.

Administrazio Kontseilua

  • D. Eneko Goia -  Lehendakaria
  • D. Raúl Fernández Acha - Lehendakari ordea
  • D. Borja Corominas
  • Dª Iñigo García Villanueva
  • Dª Miren Albistur Garmendia
  • D. Jon Insausti Maisterena
  • D. Jon Markel Ormazabal Gaztañaga
  • D. Victor José Lasa Briz
  • Dª Laura Larrión Calvo
  • Dª Laura Mateos González
  • Dª Nerea Aramburu Emparan
  • Dª Pilar Pascual Maestre

Kontsultarako Kontseilua

Kontsultarako Kontseilua sozietateko Administrazio kontseiluaren aholku organoa da.

Sektoreak

  • Alexis Mindegia Jauna (Zerbitzu Osagarriak)
  • Iker Goikoetxea Jauna (Azpiegiturak)
  • Iñigo Ansa Jauna (Zerbitzu Turístikoak)
  • Laura Larrión Anderea (Harrera Zerbitzuetarako Agentziak, eta Bidaia Agentziak)
  • Laura Mateos Anderea (Ostalaritza)
  • Maite Aizpuru Anderea (Org. Eventos, reuniones e incentivos)
  • Nerea Aramburu Anderea (Saltokiak)
  • Oscar Iparraguirre Jauna (Garraioak)
  • Pilar Pascual Anderea (Museoak, kulturako eta aisiko baliabideak)
  • Raúl Fernández Jauna (Ostatuak)

Donostia Turismoaren planak

Iraunkortasunarekin dugun konpromisoan, Green Destination bereizgarria dugu, hiriko ingurumen-, gizarte- eta kultura-ekimen guztiak ikusarazten dituena. Gainera, euskara, gure hizkuntza, sustatzeko plan bat garatu dugu. Era berean, harro gaude Queer Destination izateaz, inklusioa eta errespetua Donostiaren esentziaren parte baitira. Nabarmentzekoa da, halaber, Berdintasun Plana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan erakundea gidatzen duen tresna praktikoa. Honen helburu nagusia pertsona guztien parte-hartzea eta eskainitako zerbitzuetako langileen eta erabiltzaileen beharretara egokitutako ekintzak sustatutzea da.

Sello Azul QD COMMITTED logo donostiagreen

Kalitateko turismogunea

Donostia Turismoa sozietatea eratu zenetik, Donostia sormen- eta bikaintasun-ardatzetan oinarritutako turismogune gisa aitortzen lan egiteko apustu handia ari dira egiten.

Donostia Kalitatezko helmuga izan dadin lortzeko zuzendutako jardueren baitan, SICTED eta SMART BUSINESS (IKTak) programetan lan egitea barne hartzen da.

  

KODE ETIKOA

Código Ético

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua erakunde turistiko guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean txertatzea da.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza onartzen dute, bertako komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, enplegua bereziki, har ditzaten pizgarriekin batera joango delarik.

Eragile turistiko sinatzaileek, Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroa osatzen dute. Erregistro honen kudeaketa eta eguneratzearen ardura, Euskadiko Turismoko Etika Batzordeak izango du.

  

SICTED

Destino de calidad

SICTED turismogune batean kalitateko kudeaketaren osoko eta etengabeko sistema eskaintzen duen metodologia da, esperotako emaitzen ikuskera berriarekin, etengabeko hobekuntzarako ikuspegiarekin, eta baliabideak eta espazioa balioesteko eta berreskuratzeko jarrerarekin. Turismogunea osotasunean hartzean eta parte hartzen duten eragileen helburu komunak identifikatzean oinarritzen da.

2008. urtetik, Donostia Turismoak TURISMOGUNEKO KALITATE TURISTIKOAREN OSOKO SISTEMA (SICTED) proiektuan hartzen du parte, Donostia kalitatezko turismogune gisa aitortzen lan egiteko apustu handia eginez. Hain zuzen ere, 2010. urtean Kalitate Turistikoko Turismogune Onenari SICTED 2010 saria eman ziguten (proiektuan guztira 106 turismogunek hartu zuten parte), gure hiriko enpresetan eta zerbitzu turistikoetan kalitate turistikoa sustatzeko, bultzatzeko eta hobetzeko onartutako konpromisoa aitortuz. Era berean, 2014an Donostiak “SICTED 2013 Kalitate Kudeatzaile Onenaren" saria lortu zuen.

  

DONOSTIA PREMIUM

San Sebastián premium

Donostia Premium ekimenak Donostia hiria turismo-gune premium gisa posizionatzeko eta bezero mota horrengana zuzenduta dauden sektoreko enpresekin batera zerbitzuen eta produktuen turismo-eskaintza garatzeko laneko ildo izatea du helburu.

Proiektuarekin bat egiten duten enpresek onurak jasotzen dituzte, baina, aldi berean, Donostia turismo premium delakorako erreferentziazko turismo-gune bihurtzeko helburuarekin baldintza eta konpromiso batzuk bete behar dituzte.

  

EUSKADI GASTRONOMIKA

Euskadi Gastronomika

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako sarea da Euskadi Gastronomika, eta helburu hau du: Euskadiko gastronomia-turismoaren eskaintza egituratzea eta haren benetakotasuna eta bikaintasuna bermatzea.

Euskadi Gastronomika sarea euskal kultura gastronomikoarekin lotutako enpresek, profesionalek eta erakundeek osatzen dute. Enpresa horiek balio eta lan-filosofia berberak dituzte, eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometituta daude, Euskadik nazioarteko erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa duen nagusitasunari eutsi ahal izan diezaion.

 

 

X