Hondartzak eta parkeak
Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
Ausartzen zara guztiak ibilbide bakarrean ezagutzera? Donostiako Itzulia egitea gomendatzen dizugu! Donostiako Itzulia ibilbide zirkularra da, bizikletaz edo oinez egin daitekeena, eta hiriko mendi, parke, hondartza eta auzoetatik barrena dijoa.