Gauez

Ez hartu lo oraindik

gu-discoteca-donostiaArgazkia: Gu Diskoteka

Ilargia atera da. Izarrak atera dira. Eta nola ez zara bada zu aterako. Eman itzuli bat Alde Zaharrean, Egian, Grosen eta Errege Katolikoen eremuan. Gaua hasi besterik ez da egin.

Donostian, gaua modu askotakoa, modulagarria eta pertsonala da. Hemen bakoitzak bere gaua du. Nahi duen gaua, bila ari den gaua. Itsasoak inguratutako gaua da; tenperatura leuntzen du, hamaika bertsio eta estilo berezia ematen dizkio. Adibide bat: Boulevardeko taberna batetik atera eta ibaia zeharkatu duzu Zurriolako beste taberna batera joateko. Hiriko argiak uretan islatzen dira. Olatuen hotsa entzun daiteke zubi azpitik igarotzen diren bitartean. Itsaso iluna usain dezakegu. Ez dago horren parekorik.

alde-zaharra-gaua

Sekula ahaztuko ez duzun hizketaldiz betetako gau atsegina edo apenas ezer gogoratuko duzun gau eroa izango da, guztia oso bizkor igaroko dena. Zuk esandako gaua izan daiteke. Edo gauak esaten duena izan zaitezke.

gros-terraceo

Oinarrian, aisialdirako lau eremu daude. Alde Zaharra, tabernen eta garagardotegien sorta animatua eta anitza. Artzain Onaren atedralaren atzealdean dagoen Errege Katolikoen Kalea hiriko eremu chic-a da eta diseinuko lokalak eta musika alternatiboa eskaintzen ditu. Egia, mikroantzerkiko lokalekin eta zuzeneko musikarekin. Gros auzoan, aldiz, sakabanatuta dauden, baina antzekorik ez duten tabernen alternatiba gaztea topa dezakezue. Kopa hotz eta geldiaz gozatzeko eserita egoteko ezin hobeak dira. Hiru eremu horietako tabernek goizeko ordubi edo hiruretan ixten dituzte ateak.

bataplan-disco

Baina ez joan lotara oraindik; are gehiago dago. Giroak portuan eta Zurriola eta Kontxa hondartzetan jarraitzen du. Itsasertzean dauden eta mareak bezain aldakorrak diren diskotekak topatuko dituzu. Horietan, edozer gerta daiteke.

X