Tabakalera
Tabakalera Donostiako tabako fabrika izan zen 90 urtez (1913-2003). Proiektu kulturalak gaur egun, bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. Antzinako tabako fabrika behar berrietara egokitzeko berritze lanak egin eta gero, 2015eko irailean ireki zen Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa bezala.
IRISGARRIA
Tabakaleraren irisgarritasunari buruzko informazioa
Tabakalera bisitatzea merezi duen hiriko leku enblematikoa da: bere erakusketengatik, bere programazio kulturalagatik, Julio Le Parc-en "Kuboa" artelan mugikor ikusgarriagatik (2660 altzairuzko piezaz osatuta), edo bosgarren solairuko ikuspegi zoragarriez gozatzeagatik. Parte hartzeko, aldez aurretik izen ematea gomendagarria da. Bisiten ordutegiak honako hauek dira:
ERAIKINAREN IREKIERA ORDUTEGIA |
ERAKUSKETA ARETOAREN ORDUTEGIA |
Astelehenetik ostegunera: 09: 00etatik 21: 00etara |
Asteartetik igandera: 12: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 20: 00etara (Astelehenetan itxita) |
Ostiraletan: 9: 00etatik 22: 00etara | |
Larunbatetan: 10: 00etatik 22: 00etara | |
Igande eta jaiegunetan 10: 00etatik 21: 00etara |
Jatetxe bat aurkitu duzu Tabakalerako azken soilairuan eta kafetegi bat Nestor Basterretxea plazatik sartuta. Gosaltzeko, bazkaltzeko, afaltzeko edota kafe eta edariak hartzeko aukera izango duzu bertan.
Tabakaleraren proiektua
Tabakalera kultur proiektuaren helburu nagusia kultura-sorkuntza garaikidea, hainbat sortze-esparrutan eta bere fase guztietan (ikerkuntza, ekoizpena, erakusketa) sustatzea da, bai eta ezagutza sortzea eta partekatzea ere.