Oinezko ibilbideak hirian zehar
Ibilbide tematikoak
4 donostiar, 4 istorio, 4 ibilbide
Zientzialaria, erretiratua, arraunlaria eta gure aurretik izandako emakumeak. Horiek izango dira Donostiako txoko kuttunenak ezagutzeko gure anfitrioiak. Aukeratu zurea!
Ibilbide atseginak Donostian zehar
Hemen duzu Donostian zehar egin ditzakezun ibilbideen aukeraketa bat.

Cristina Enea Parkea
Kristina Enea Parkea Egiako “green” auzoa dela esan daiteke. Hiriko parke handiena eta basotsuena da, Mandasko dukeak Donostiari egindako oparia, jatorrizko itxura errespetatzeko baldintzapean.

Urumean gora
Beti da atsegina ibaiertzean paseatzea! Urumea ertzean dagoen pasealekua inguru lau eta erosoa da, haize leuna ibiltzen da gehienetan eraikin dotoreen artetik, eta uraren ibilia lagun izango duzu bide osoan zehar...

Ametzagaina Parkea
Miramonekin batera, Donostiako parke zabalenetako bat da. Beraz, auzo ugaritatik du sarbidea. Baso hostotsu zabalak, oihanpe gune batzuk eta bost kilometroko ibilbideetan barna oinez osteratxo erosoa egiteko larre zabalak daude bertan.
Ibilaldi bat Woody Allen-en Donostiatik

Woody Allen-en ibilbidea
Ekarri gogora Rifkin’s Festival-en eszenak hiriko toki enblematikoenetara eramango zaituen ibilbide interaktiboaren bidez.