Informazio praktikoa
Donostia hiri ertain kosmopolita da (186.700 biztanle). Aipagarriak dira bertako gastronomia, saria lortu duten hiri-hondartzak eta eraikinak, Pariskoetan inspiratuta eraikitakoak. Den-dena eduki nahi duten bisitari zorrotzei harrera egiteko prest dago hiria: kalitatezko zerbitzuak, espazio bereziak, esperientzia paregabeak eta aisialdi-kultura eskaintza zabala.

Moneta
Euroa, Europar Batasun osoan komuna den dibisa.

Klima
Klima epela, tenperatura epelak, hezetasun handia, sarri lainotuta egon ohi da eta euriak urte osoan banaketa erregularra du.

Ordu-zona
GMT + 1 (Paris).

Sare elektrikoa
Donostian, ohiko tentsioa 230 V-koa da. Maiztasuna, berriz, 50 Hz-koa. Larakoak eta entxufeak F motakoak dira.

Osasun-laguntza
Hospital Donostia eta Policlinica Gipuzkoa - Grupo Quirón Salud

Ura
Txorrotako ura edatekoa da, oso kalitate onekoa.

Telefonoa, mugikorraren erabilera
Ez da roamingari lotutako kargurik Europar Batasunean. Estatu-kide bateko SIM txartela dutenek inolako gehigarririk ordaindu gabe erabil dezakete telefonoa beste estatu-kide batera deiak egiteko eta SMS mezuak bidaltzeko. Horiez gain, Internet mugikorreko konexioa ere izango dute.

Wifi
irekia bileretarako espazio eta leku gehienetan. Kanpoan, erabilgarri dago lorategi, pasealeku, parke, azoka, plaza, autobus-geltoki eta abarretan. (Udal-zerbitzuko doako WiFia duten lekuen mapa).

Bankuak eta eskudirua
180 banku-bulego baino gehiago zabalik astelehenetik ostiralera, goizez. Kutxazain automatikoen sare zabalak 24 ordutan erabilgarri, edozein unetan eskudirua izateko.

Truke-etxea
- Navinet truke-etxea (Narrika kalea, 12). Astelehenetik igandera, 10: 00etatik 22: 00etara (Amerikako dolarrak eta libera esterlinak soilik aldatuko dira)
- Global Exchange truke-etxea (Boulevard Zumardia, 6). Astelehenetik igandera, 09: 00etatik 22: 00etara (atzerriko 70 txanpon baino gehiago)
- Eurochange truke-etxea (Ijentea kalea, 4). Astelehenetik igandera zabalik, 09: 00etatik 21: 00etara (Diru-aldaketa aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik egiten da, eta gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da)
- Quickgold Donostiako truke-etxea (Boulevard zumarkalea, 21) Astelehenetik ostiralera 09: 00etatik 21: 00etara eta larunbatetan 9: 00etatik 15: 00etara. (20 dibisa baino gehiago erabilgarri)

Taxis
Taxiek ematen dute bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera, baina aurrez galdetzea komeni da ea zerbitzu hori eskaintzen ote duten.

Turismo-zergarik
Ez dago turismo-zergarik.