Uztaila
Hilabete honetan hondartza da protagonista edo, Donostiaren kasuan, hiru hondartzak. Bertan, ordea, bainatzera joaten den jendeaz gain, hondartza horietan ere Donostiako Jazzaldiko kontzertuak topatuko ditugu.
Donostian ohitura den bezala, kulturatik kirolera pasatzen gara. Hilabete honetan hainbat kirol-ekitaldi jarraitzeko aukera izango dugu bertan, besteak beste, bela-estropadak, hipodromoan zaldi-lasterketak edo nazioarteko Donosti Cup futbol-txapelketa.
Gainera, udan, berriro, beherapenak heltzen dira eta denda askok euren produktuak kalera ateratzen dituzte hiria oraindik ikusgarriagoa eginez.
- Zaldi Lasterketak
- Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroak
- Donostia Klasikoa
Donosti Cup, mundu osoko neska-mutilek parte hartzen duten futbol txapelketa