Urtarrila

Donosti bat bakarra munduan

Urtea gogoz hasteko, urtarrilaren 20an donostiarrek San Sebastian Eguna ospatzen dute, hiri osoan 24 orduz etengabe entzuten den Danborrada ezagunarekin. Tradizioa eta gastronomia uztartzen dira herritarrak elkarte gastronomiko ezagunetara erakartzen dituzten festa hauetan.

enero-tamborrada

Eta gastronomia tradizionala dastatzen jarraitzeko gogoa duenarentzat, ez dago sagardotegi bateko txuleta ona edo antxoekin batera txakolin bat hartzea baino ezer hobea; izan ere, urtarrilean sagardo- eta txakolin-denboraldiak zabaltzen dira.

enero-reyes-sidra

X