Otsaila
Otsailean Donostian olatuek 10 metro arteko altuera har dezakete, eta Pasealeku Berriaren aurka puskatzen ikustea donostiarren denbora-pasa gustukoenetako bat da. Behar bezain azkar ibiltzen ez bagara, goitik behera blai eginda amaituko dugu; hobe, La Perla Talasoterapiako ur termaletan pulunpatzen bagara eta bertatik Kontxako Badiara dauden bistez gozatzen badugu.
Eta hainbeste bainuren ondoren, sagardotegi batean txuleta goxo bat jatea edo denboraldian murgilduta dauden kostaldeko txakolindegietan antxoak eta txakolina dastatzea da onena.
Gainera, ezin dugu ahaztu Otsaila beherapenen hilabetea dela eta Donostiak merkataritza tradizionalaren funtsa gordetzen jakin duela, ukitu dotorea eta berritzailea emanez.
Argazkia: Donostiako Festak