3. eguna: Arkitektura ezagutuz

planes-donostia-dia-3-atardecer-3-puentes

Hiriko altxor arkitektonikoetan sartzeko, ibilbidea itsasoan hasiko da eta Urumea ibaiari jarraituko diogu, bertako zubi zoragarriak ikusiz.

Lehen zubitik, Zurriolako zubitik, alde batera, Kursaaleko Moneoren kubo modernoak ikus daitezke (hondarretan geratutako bi harkaitz simulatzen dituzte) eta beste aldean, Belle Epoque garaiko diseinu tipikoa duten eraikinen multzoa: Victoria Eugenia antzokiak eta Maria Cristina Hotelak osatutakoa.

planes-donostia-dia-3-puente-kursaal

Bigarren zubirantz aurrera eginda, Santa Katalina zubian, “La Equitativa” eraikina dago, gure ezkerrera Gros auzora ongietorria egiten duen estilo arrazionalistako aldaera espresionistan egindako eraikina. Frantzia pasealeku atseginean aurrera eginez, jauregitxo ikusgarriekin, Maria Kristina zubira eta Tabakalerara iritsiko gara: tabako-lantegi izandakoa, orain, kultura garaikidearen zentro bihurtuta.

planes-donostia-dia-3-puentes-arquitectura

Erakusketetako batzuk bisitatu ondoren (doakoak) edo terrazatik dituen ikuspegiez gozatu ondoren, Kristina-Eneako lorategiak dituen 94.960 metro koadrotan galtzea gomendatzen dugu, zisne eta paumen artean.

planes-donostia-dia-3-cristina-enea-dietmar-denger

Maria Kristina zubia gurutzatuta, dagoeneko hiriaren erdigunean, Bilbo Plazara iritsiko gara, Koldo Mitxelena liburutegira, eta Artzain Onaren estilo ojibaleko katedralera. Inguruan terraza ugari ditu, bazkaldu ahal izateko.

San Martin azokaren inguruak ezin hobeak dira denda supersofistikatuetan, lokal alternatiboetan eta marka handietako boutique-dendetan erosketak egiteko.

planes-donostia-dia-3-plaza-bilbao-compras

 

Local Tip!

Ibilbidea Nautikoan amaituko da: eraikin arrazionalista da eta kaian amarratutako itsasontzia irudikatzen du.  Itsasoan leun sartzen den ontziralekutik Donostiako ilunabar onenetako bat ikusi ahal izango dugu.

planes-donostia-dia-3-atardecer-nautico

Eta amaitzeko, Michelin izarrak dituzten jatetxeetako batean edo Alde Zaharreko jatetxe tradizionalen batean erreserba egiteko apeta izan dezakegu.

iradokitako-jarduera-3-eguna-1

planes-donostia-dia-3-actividad-sugerida-2

iradokitako-jarduera-3-eguna-3


X