Donostiar erara bizitzeko hainbat aholku
Zatoz eta bizi ezazu hiria donostiarrok bezala,
errespeta ezazu hiria eta begira ezazu gure begiekin.
Euskaraz agurtuko dut: kaixo agur!!!
Saiatu “kaixo” eta “agur” esaten. Beste hitz erabilgarri eta erraz batzuk ere topatuko dituzu gure hiztegian.
Benetako hiria eta bertako jendea ezagutuko ditut
Donostian agente turistiko oso onak ditugu; hiriaren eta bertako jendearen sekretuak ezagutzen lagunduko dizute. Xarmadun leku eta ibilbideak, eremu turistikoenetatik eta bisitatuenetatik kanpo...
Ingurumenarekin arduratsua izango naiz
SKeinu txiki eta sinpleek lagundu egiten digute inguruan daukagunari behar bezala eusten. Gogoratu txorrota ixteaz eta aire girotua edo berogailua itzaltzeaz. Etxeko iturriko ura (kalitate handikoa) kontsumitzera eta gure ostatu eta plan jasangarriez gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Garraio publikoan, oinez edo bizikletan mugituko naiz
Ahal duzun guztietan, erabili garraio publikoa. Horretarako, Txartel Turistikoa gomendatzen dizugu. Orain, bizikleta bat alokatu eta hiria bi gurpilen gainean bisita dezakezu.
Saltoki txiki edo tradizionaletan erosiko dut, bertakoek bezala
Barneratu hiriko kaleetan eta erosi saltoki tradizionaletan, beste donostiar bat bazina bezala.
Bizilagunen loa errespetatuko dut
Gauez tabernetan ibiltzeko asmoa baduzu, gogoan izan: zu dibertitzen ari zaren tokiarengainean lo dagoen jendea dago. Haien loa errespetatuz gero, eskertuko dizute.
Estereotipoak atzean utziko ditut
Donostiak besoak irekitzen dizkie hiria ezagutzea erabakitzen dutenei. Donostiara etortzen bazara, estereotipoak atzean utzi eta diskriminazio oro bazter ezazu.
Neure hondakinak birziklatuko ditut
Nola birziklatu kontatuko dizuegu. Hastea da kontua! Jasangarriak izateko eta ingurumena errespetatzeko, birziklatzea beharrezkoa da.
Birziklatzen lagunduko dizugu. Ikusi arretaz hirian nola birziklatu.
Ez galdu donostiarren aholku eta planak gure blogean!