Donostiako festak
Folklorea baino gehiago: nortasuna
Zer dago hirian hain errotuta dauden ohituren atzean? Zer dago danborradaren, estropaden, Euskal Jaien edo San Tomas azokaren atzean? Aberri emozionala osatzen duten oso antzinako hizkuntza, euskara, eta bertako kultura daude. Nortasun bat dago.
Urtearen barruan, Donostian askotariko festa tradizionalak eta berdingabeak ospatzen dira. Ezagutu!
San Sebastian eguna
Hiriko jai nagusia. Donostiar guztiek ospatzen dute urtarrilaren 20a danbor, abesti eta lagun artean.
Donostiako inauteriak
Tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituen jaia. Argiz eta kolorez beteriko ikuskizuna, Donostia festaz eta fantasiaz janzten duena.
San Juan Gaua
Udari hasiera ematen diogu gauza txar guztiak erretzen eta hainbeste itxaron dugun urte sasoiaren iritsiera ospatzen. Gau horretan, suek itxura magikoa ematen diote hiriari.
Aste Nagusia
Abuztuaren 15eko astean ospatzen da, larunbatetik larunbatera. Gauez, izozkia eskuan, hondartzatik paseatzea, su artifizialak ikustea, kontzertuak. Dibertsio handia nonahi.
Abuztuaren 31
1813ko abuztuaren 31n, Ingalaterrako eta Portugalgo tropek Frantziako tropak garaitu zituzten eta hiria suntsitu zuten. Hiria osorik erre zuten, gaur egun Abuztuaren 31 izena duen kalea izan ezik, Donostiako Alde Zaharrean. Kale horretan urtero, abuztuaren 31n, oroitzen da egun horretako gertakari historikoa. Jakina, kale horretan daude hiriko etxerik zaharrenak.
Euskal Jaiak
Irailaren hasieran, folkloreak bat egiten du Kontxako estropada entzutetsuekin eta Sagardo Egunarekin. Une berezia gure festak eta ohiturak bizitzeko.
Estropadak
Son handiko traineru lehiaketa honek baleak arrantzatzeko antzinako moduan du jatorria. 100 urtetik gorako tradizioa duen kirol ikuskizun hau bizi-bizi jarraitzen da Urgull menditik.
San Tomas
Abenduaren 21ean, Donostiak atzera egiten du azoketako salmenten garaira; jantzi tipikoak, talo egin berriak eta txistorra dira nagusi hiriko kaleetan. Nolanahi ere, tradizio hori askoz haratago doa.