Moda, larrua eta osagarriak
AMARENAK
2016tik euskal moda tradizionala berritzen duen marka donostiarra, diseinu iraunkor eta esklusiboekin. Espainian egindako eta kalitate handiko jantziak, bertako oihal naturalekin.#JanztekoIstorioak
ANHELO
Anhelo 2004an Ana eta Helena Orella Mateuk sortutako goi-mailako bisuteria, buruko eta osagarri marka bat da. Beren bildumez gain, neurrira egindako piezak ere sortzen dituzte, eta estilo eta diseinu aukera zabala eskaintzen dute, diseinu ausartenetatik hasi eta leunenetara, koroa eta portzelanazko apaingarrietan ikus daitekeen moduan.
ARBELAITZ
Etro, Joseph, Moncler, J Brand, Woolrich, Hackett, Michael Kors, Bella Jones, Schumacher, Paule-Ka, Faliero Sarti, Tissa Fontaneda, etabar.
BERRIZ
Modaren sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioartean joera sortzen duten markak aurkituko dituzu Berrizen: Isabel Marant, Zadig & Voltaire, Masscob, Forte Forte... Estilismorik berrienak eskaintzen ditugu, tratu profesional eta pertsonalizatuarekin.
BOX SAN SEBASTIAN
1948az geroztik, maisu-maistra larrukigileak izan dira. Esklusibotasuna, dotorezia eta kalitatea bilatzen duten turistek nahitaezko hitzordua dute, kalitate handiko larrukigintzamarka aurkituko dute BOX San Sebastianen, label donostiarrarekin.
DOLLS
Modaren erreferente hau hiriaren erdigunean dago. Ia 30 urte dituen tokiko saltoki honi bisita egitea ezinbestekoa da joera berrienak eta prezio onenak interesatzen zaizkion emakumearentzat.
EL TURISTA
Maletak, bidaiatzeko gaiak, negozio-osagarriak, enpresa-opariak...
GOIURI BIKINI DENDA
Goiuri Donostiako bikini denda da. Bertan fabrikatutako marka propioa dute, beraiekdiseinatu eta ekoiztutakoa.
HAWAII
Surfaren diziplina anitzeko gune honek surf-industriako marka onenak eta punta-puntakoenak artearekin uztartzen ditu.
LOREAK MENDIAN
Donostian jaio ginen eta orain mundu osoko kaleak zeharkatzen ditugu, baina gure sustraiak ahaztu gabe. 25 urte baino gehiago daramagu streetwear munduan, gaur egungo eta eguneroko beharretara egokituz.