Erakusketa zentroak

Artea, artea eta arte gehiago

Nekaezinentzat… Artea, artea eta arte gehiago. Kultura-eskaintza azken bazterreraino osatzeko asmoz, Donostiak erakusketetarako eremu ugari jartzen ditu bisitari eta herritarren eskura, nork bere gustukora jo dezan.


Tabakalera

tabakalera-zuhaitzak

Tabakalera Donostiako tabako fabrika izan zen 90 urtez (1913-2003). Proiektu kulturalak gaur egun, bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. Antzinako tabako fabrika behar berrietara egokitzeko berritze lanak egin eta gero, 2015eko irailean ireki zen Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa bezala.

IRISGARRIA

Tabakaleraren irisgarritasunari buruzko informazioa

Kutxa Kultur Artegunea

kutxa-artegunea

Kutxa Kultur Arteguneak erakusketa-proposamen kontsolidatua du, eta 300.000 bisitari baino gehiago hartu ditu jada. Gune hau argazkigintzaren artera dedikatzen da, fisikoki Tabakalera eraikinaren barnean dago eta azalera bi solairutan du banatuta. Bi solairuko banaketak eta bere itxura industrialak konfigurazio bikaina ematen diote aretoari. Helburu bikoitza du: batetik, nazioarteko erreferentziazko artea Gipuzkoako jendearengana hurbiltzea; bestetik, bertako artistentzat erakusleiho izatea.

Kubo Kutxa Aretoa

sala-kubo-kutxa-kursaal

Kubo-kutxa aretoak 20 urteko ibilbidea du eta abangoardiako arteko erakusketa handiak egiten ditu, Donostiako kultura-eskaintza garrantzitsuenetakoa izanik. Gune handia da, eta bere arkitektura bereziak tamaina handiko erakusketak egitea ahalbidetzen dio. Arte plastikoak oinarri, arte-adierazpenaren beste esparru batzuetako proposamenak ere biltzen ditu, adibidez zinea, arkitektura edo diseinua, eta nazioarte mailako erakusketa-proiektuak eta ingurune hurbileko proposamenak konbinatzen ditu.


Koldo Mitxelena Kulturunea

koldo mitxelena kulturunea

ALDI BATERAKO ITXITA - Hiriaren erdialdean dago, Artzain Onaren plazan, Koldo Mitxelena Kulturuneak liburutegi-funtzioak eta kultura-aretoaren funtzioak betetzen ditu batera. Arte-erakusketak, kontzertuak, irakurketak eta hitzaldiak. Koldo Mitxelenaren instalazioak ezin hobeak dira edozein kultura-jarduera egiteko.


Okendo Kultur-etxea

OkendoOkendo kultur zentroa

Zurriolako hondartzaren ondoan, Okendo kultur-etxeak erakusketa-areto bat du. Han, aldi baterako erakusketa asko plazaratzen dira. Kultur-etxea 2004an berritu zuten.


Ingurumen Baliabideen Zentroa

palacio-duque-de-mandas-sisters-and-the-city

Herritarrei ingurumenarekiko errespetua eta horri lotutako beste balio batzuk transmititzeko edo bizimodu ekologikoagoa izateko jarraibideak aditzera emateko sortu zen Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroa. 

Cristina Enea parkearen bihotzean dago, eta gehien bat erakusketa eta hitzaldi hezigarriak eskaintzen ditu.


Informazio gehiago


X