Donostia egun batean edo gehiago

Donostia hiri txiki bat da, baina ikusi behar dituzun hamaika txoko dauka. Tamalgarria izango litzateke hiritik pasatzea eta zuretzako "Zer ikusi Donostian" orrian bildu ditugun 10 leku politenak ez ikustea.

Zure bisitaldia errazteko, zenbait bisita gidatu sortu dugu gure kaleetan barrena ibiltzeko eta Donostiako toki nagusiak ezagutzeko. Egun bakarra izanez gero, alde zaharra, portua eta Urgull mendia ikustatzen dituen ibilbidea jarraitzea gomendatzen dizugu. Asko gustatuko zaizunez laster itzuliko zara.

Beste egun bat izanez gero, Donostiako kostaldea bisitatu behar duzu. Kontxako badia gure altxor handiena da. Alde zaharretik hasita, Ondarreta hondartzara hurbildu eta azkenik Igeldo mendira igo zaitezke Donostiako irudi onenak lortzeko.

Hirugarren egunean hiri zoragarri honen arkitektura ezagutzeko aukera izango duzu. Belle Epoque edo Kursaal bezalako eraikin modernoak dituen arkitektura ikusgarria.

Aste oso bat baldin baduzu, Donostia inguruko herriak bisitatzea gomendatzen dizugu. Hondarribia bezalako kostaldeko herri zoragarriak ezagutu edo gure mendi liluragarrietan ibil zaitezke.


1. eguna: Alde Zaharreko altxorrak

Harresi, kanoi eta gotorlekuek zaintzen dituzte Donostiako altxor preziatuenak: pintxoak

Goizez, Urgull mendira igotzea, Donostiaren bihotz-bihotzean, hiru hondartzak ikus daitezkeen Donostiako puntu bakarraz gozatzeko, harresiaren hondarrak eta kanoiak ikusiko ditugu bertan; hiriaren iragan militarraren lekuko dira.

cañones-sisters-and-the-cityArgazkia:Sisters & the City

Ibilbide historikoa osatzeko, Motako Gaztelua bisita dezakegu, baita Historiaren Etxea edo Ingelesen hilerria ere.

planes-donostia-dia-1-puerto-pintxo-mercado

Eguerdian portura jaistea eta Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea, pintxo famatuak, miniaturako sukaldeko plazerak dastatuz, eta merkatuak bisitatuz, esaterako, Bretxako azoka.

Local Tip!

Konstituzio Plazan sartzea, Alde Zaharraren bihotzean, balkoiak zergatik dauden zenbakituta jakiteko.

Bazkaldu ondoren, Zuloaga Plazako terrazetako batean kafe bat hartzea da onena, bertan, San Telmo Museoakeuskal kulturaren sekretuak gordetzen ditu.

planes-donostia-dia-1-san telmo-consti

Arratsaldez, Kontxako hondartzarantz eremu erromantikoan barrena paseo bat, hango baranda ikonikoarekin, ilunsenti ahaztezinaz gozatzeko.

planes-donostia-dia-1-puesta-de-sol-concha

Eta eguna ondo amaitzeko, afaritarako itsasora begirako ikuspegia duen jatetxe bat bilatzea. Hiru hondartza dituen hiri batean, ez da batere zaila!

iradokitako-jarduera-1-eguna-1

planes-donostia-dia-1-actividad-sugerida-2

iradokitako-jarduera-1-eguna-3


X