Erlijio-eraikinak
Artzain Onaren Katedrala
Artzain Onaren Katedrala
XIX. mendean eraiki eta 1897an inaguratua, estilo ojibaleko estetika du, Alemaniako eta Frantziako Erdi Aroko elizen estiloan oinarrituta eraikitako katedral honek. Eraikinaren goiko aldean duen eta “Donostiako eraikinik altuenaren” kategoria ematen dion orratz luzea da horren erakusgarri.
Fatxada nagusian, “Bakearen gurutzea” obra du, Eduardo Chillida eskultorearena. 1.915 m2-ko azalera izanik, Donostiako elizarik handiena da. Katedrala Igeldo mendiko harriarekin eta arbelarekin eraiki zuten.
IRISGARRIA
Artzain Ona Katedralaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Santa Maria Basilika
Santa María eilza
Santa Maria Basilika XVIII. mendeko obra barroko ikusgarria da, Donostiako [Parte Zaharreko] Kale Nagusiaren buruan dagoena. Artelan horretan, nabarmentzeko modukoak dira kutsu txurrigereskoa duen fatxada barrokoa, San Sebastian Martiriaren eskultura aurre-aurrean duena, eta hiriko zaindari Koruko Ama Birjinari eskainitako erretaula nagusia.
San Maria Basilika barrutik
Bataiarriaren ondoan, Eduardo Chillidak egindako gurutze-formako eskultura bat dago. Basilika 1743tik 1774ra bitartean eraiki zen, eremu berean zegoen aurreko tenplu baten oinaren gainean. Ate nagusiak bat egiten du lerro zuzenean Artzain Onaren katedralaren sarrerarekin.
Santa Maria basilikako Santa Marta nabean dago Donostiako Elizbarrutiko Museoa; 150 artelan baino gehiagoko bilduma iraunkorra du; Erdi Aroko artea, modernoa eta garaikidea ikus daiteke.
IRISGARRIA
Santa María Basilikaren irisgarritasunari buruzko informazioa
San Bizente Eliza
San Bizente eliza
San Bizente eliza Parte Zaharraren bihotzean dago eta gure hiriko tenplurik zaharrena da. XVI. mendearen lehen erdialdean estilo gotikoan eraikia, erretaula erromanikorik onenetako bat gordetzen du barruan, Ambrosio Bengoetxeak eta Juan Iriartek egina.
Interior de la Iglesia de San Vicente
Erretaula, ordea, ez da protagonista bakarra: Cavaille-Coll organo frantsesa (1868koa) eta beirate zoragarriak ere nabarmentzeko modukoak dira. Alboko fatxadan, Jorge Oteiza artistaren “Pietatea” eskultura dago.
IRISGARRIA
San Bizente elizaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Iesu Eliza
Iesu parrokia Oroimenaren lorategitik ikusita
Elizako agintariek Espainiako gaur egungo arkitekturaren ordezkari gailentzat ematen den arkitekto bat aukeratu zuten Iesu eliza diseinatzeko: Rafael Moneo. Tenplu berri hau Donostiako Loiolako Erriberak auzoan dago, Amara eta Loiola auzoen artean. Parrokiaren ondoan, Donostiak Oroimenaren Lorategia egin du, indarkeriaren, terrorismoaren eta gerren biktima guztien oroitzapena bizirik gordeta izateko gune gisa.
Lourdes Txiki
Lourdes Txikiko haitzuloa
Lourdes Txiki Lourdeseko haitzuloen erreprodukzioa da, Igeldora igotzeko bidean dagoena.
Lourdes Txikiren historia 1903an hasi zen, Frantziatik ihesi Arcachongo fraide domingotarren kongregazio bat gurean kokatu zenean, “La mallorquina” etxaldean. 1904an, kongregazio hark Lourdeseko haitzuloen erreprodukzioa egin zuen eta Lourdes Txiki izena jarri zioten. 1933an, gaur egun duen konfigurazioa eman zioten, kaputxinoen kongregazio batek haitzuloa berritu zuenean.
Otsailaren 11n, Lourdeseko Ama Birjinaren egunean, meza bat egiten dute Lourdes Txikin.