Iraila
Iraila jaialdien hilabete nagusia da musikaz zuzenean gozatzeko aukera ematen digun Donostia Festibalaren kontzertu animatuekin hasten gara.
Hil honetan ere Euskal Jaiak ospatzen dira, euskal kultura ezagutzeko aukera paregabea. Bertan, adibidez, iraileko aurreneko bi igandeetan jokatzen den Kontxako Bandera traineru-estropada ikusteko aukera izango dugu.
Eta azkenik, hilaren amaiera aldera, Donostia galaz janzten da Nazioarteko Zinemaldiarekin. Bertan, pelikulen eskaintza interesgarria eta protagonista diren pelikulak aurkeztera mundu osotik hurbildutako zinemako izarrak topatuko ditugu.
Argazkia: Kaiarriba Arraun Elkartea
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA
IRAILAREN 16TIK 24RA
Ospe handiko izarrak eta zuzendari gazteak. Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko.
BOGA BOGA FESTIBALA
Musika independentearen jaialdi berri hau proposamen original eta donostiar batekin aurkezten da. Hiriko leku enblematikoak agertoki gisa erabiliko dira gorabidean dauden taldeentzat eta nazioarteko artistentzat
EUSKAL JAIAK
IRAILAREN 1eTIK 11RA
Irailaren lehengo egunetan Euskal Jaiak ospatzen dira euskal kirola, kultura eta folkorea batzen dituen jaia. Musika ekitaldiak, kirola eta gastronomia dira erakargarri nagusia egun hauetan.
KONTXAKO BANDERA
IRAILAREN 4 ETA 11
Kontxako Badia estropaden lehiaketa honetarako agertoki perfektua da, horren inguruan biltzen da hiri osoa. Milaka zaletuk jarraitzen duten Kantauri aldeko proba entzutetsuenean ontzirik onenak izaten dira..
ZALDI LASTERKETAK
IRAILAREN 3 eta 10
Ehunka jokalari eta ikusle erakartzen dituzte Zaldi lasterketek, udako arratsalde bizi horietan une atsegina pasatzeko gogoa baduzu ezin duzu galdu aukera hau.
HONDARTZAK ETA OLATUAK
OLATU HANDIEN HILABETEA!
Donostiako hondartzak dira udako erakargarri nagusietako bat. Bakoitzak bere nortasuna du: Kontxak, ezagunenak, eta Ondarretakoak, familia-giro handikoenak, Kontxako badia osatzen dute. Zurriola, berriz, hondartzarik gazte eta surfzaleena da.