Haurrekin egiteko planak
Aquariuma
Aquariumeko tunela barrutik
Ia egun urte dituen arren, Donostiako Aquariuma inoiz baino gazteago dago orain dela gutxi birmoldatu zutenetik, eta Europako ozeanografia-museorik modernoenetako bat dela esan dezake harro.
Aquariumak askoren ametsak betetzea lortu du: txikienenak, zinemako “Nemo” ospetsuaren ale batzuk dituelako, eta helduenenak, itsas ezagutza guztia haien esku jartzen duelako.
Uretan zintzilikatuta dagoen 360º–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrietako batzuk.
Eureka! Zientzia Museoa
Bideoa: Eureka! Zientzia Museoa
Ezagutu ezazu zientziaren alderdirik jostagarriena! Eureka! Zientzia Museoan ondo pasatuz ikas dezakezu. 169 modulu esperimental baino gehiago dituen erakusketa iraunkorraz gain, Animalia aretoa, publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek (ohian tropikaleko sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak) gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute.
Gidatutako jardueren eskaintza asteburu oro; nola laztu ileak Elektrizitatearen antzokian; edo 10.000 iltze dituen fakir-ohean etzatea. Planetarium digital bat, askotariko filmak ematen dituena, familientzat eta Astronomia gustuko dutenentzat diseinatua eta eguzki-sisteman barrena kupula osoko 3Dko bidaiak egiteko aukera emango dizuna. Azkenik, 300 m2-ko eremu ludikoa, bisitaria sentsazioez betetako mundu batera eramango duena. Erakargarria, inondik ere, familia eta gazteentzat.
Berrikuntzen artean, F1eko auto bat, MAXFLIGHT hegaldi-kabina eta Orion ontzia dituzu bertan. Eta ez ahaztu gure errusiar mendian ibiltzea!
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Zurezko itsasontzi historikoak zuzenean eraikiz, Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasaia (Gipuzkoa) kostaldeko herrian kokatua, itsas ondarea berreskuratu eta balioan jartzen duen espazio berritzailea da. Albaolak dinamismoa du ezaugarri, eta adin guztietarako erakargarria da. San Juan galeoi handia ikuste hutsak haurren irudimena pizten du. Albaola Itsas Kultur Faktoriak erakusten du historia eta ondarea liluragarriak gerta daitezkeela. Tailer ludiko-hezitzaileak ere eskaintzen dituzte.
Igeldo mendiko jolas-parkea
Igeldo mendiko jolas-parkea da haurrentzat —eta ez hain haurrentzat— propio egindako beste instituzio handietako bat.
Parke desberdina, orain geratzen ez diren horietakoa. Antzinako atrakzio xarmagarriak ditu —mendi suitzarra eta ohe elastikoak, esaterako—, haur eta helduen barreen artean gozatzeko.
IRISGARRIA
Igeldo mendiko atrakzio-parkearen irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraio turistikoa
Motoras de la isla eta Funikularra. Argazkiak Zara.
Igeldoko funikularra, Ciudad de San Sebastián katamaran eta uharterako txalupak hartuta, izugarri gozatuko dute haur eta helduek, eta gure hiria ikuspegi desberdinetatik ezagutzeko aukera izango dute.
Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko.
Tren eta bus turistikoak
Hiriko tren eta bus turistikoek ibilbide panoramikoa eskaintzen dizute, Donostiako bista onenak ikusteko aproposa. Autobusa bi solairukoa da eta irekia da, eta trenak bi bagoi ditu. 8 hizkuntzatan dagoen audio-gida dute bi zerbitzuek, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu egokitua eskaintzen dute. 11:00etan hasten da bus eta tren turistikoaren ordutegia eta orduro ateratzen dira 19:00 arte busa eta 20:00 arte, berriz, trena.
Busaren irteera: | Argentinar Errepublika Kalea |
---|---|
Trenaren irteera: | Paseo Salamanca |
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: | Ordubete |
Busari buruzko informazio gehiago | Bus turistikoa |
Trenari buruzko informazio gehiago | Tren turistikoa |
Historiaren etxea
Garaiko jantzien erakusketa Historiaren Etxean
Mota gazteluan dagoen “Donostiari begira” erakusketak hiriaren historian barrenako bidaia zoragarria egiteko aukera ematen digu. Ibilbide horretan, jatorrizko piezekin batera, berregindako piezak, grabatuak, argazki historikoak eta multimedia euskarriak izango ditugu eskura, eta gure hiriaren historia ulertzeko gakoak emango dizkigute.
Parkeak eta aire zabaleko jolasak
Alderdi Ederreko zaldiko-maldikoa
Donostiak hainbat parke ditu eta ia denek dituzte haurrentzako jolasguneak: Alderdi Eder, Sagues, Araba parkea, Loiolako Erriberak auzokoa…
Parkeez gain, gazteentzako kirol-pista ugari eta skate park-ak eta abar daude: Sagues inguruan, Felipe IV.aren inguruan, Pagola inguruan...
Txikienek agian gustukoen dituzten bi toki nabarmendu behar genituzke: Alderdi Ederreko zaldiko-maldikoa eta Gipuzkoa plazako urmaela, ahate eta antzarak dituena. Ondarretako hondartzako jolasgunea eta Araba parkea ere toki interesgarriak dira.
Cristina Enea
Cristina-enea parkea
Cristina Enea parkeak jolasgune bat du; urmael bat, ahate eta hegazterren eta guzti; Ingurumen Baliabideen Zentroa...
Ulia mendia
Juegos infantiles cerca del merendero de Ulía
XX. mendearen hasieran, aristokraziarentzako aisia-parke gisa egokitu zuten, eta, gaur egun, hiriko mendi-ibilietarako gunerik handiena da. Done Jakue bideak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du kostaldean zehar. Baleazaleen Harria eta Erregearen Harria (bistaratzeko postu gisa erabiltzen ziren harri handiak), pik-nikerako guneak, haurrentzako parkeak, berritutako Uliako aterpetxea eta hirirako ezohiko ikuspegiak dira mendi honen erakargarrietako batzuk.
Gainera, 2012ko udaz geroztik, Interpretazio Zentro bat ere badu, eta bertako programak jarduera didaktiko eta kultural ugari ditu, hala nola lantegi didaktikoak, zentroan barrenako ibilbideak, zentroa ezagutzeko bisita gidatuak, proiekzioak, aldi baterako erakusketak...