Belle Époque garaiko karruselak

CARROUSEL PALACE – ALDERDI EDER (1900)

Alderdi Ederreko lorategien eta Kontxa hondartzaren artean, toki estrategikoan, kokatuta dago Carrousel Palace karrusela, Kontxa badia ikusgarriari begira.

carrusel-palace3jpg

Karrusel hau 1900. urteko zaldiko-maldikoaren erreplika da eta 1998. urte inguruan jarri zuten Donostian hiriak turistentzat era guztietako atrakzioak eskaintzen zituen urrezko garai hura gogorarazteko.

carrusel-sisters-cityFoto: Sister and the City

Tiobiboak etxeko txikienen arreta bereganatuko du zalantzarik gabe, baina baita helduena ere; izan ere, merezi du gerturatzea eta detaile bakoitza ondo ikustea: zaldiko-maldikoak, hegazkin txikiak, izurdeak, autoak, zisneak, karrozak, tigreak eta jirafak… Belle Époque garaiko estiloa mantenduta, karrusel honen bi mailak beteta daude. Sabaiaren azpian, eskuz margotuta, pintore ezagunen koadroen irudikapenak topa ditzakegu: Van Gogh, Gauguin, Lautrec, Vallotton, Monet, Cezanne, Picasso edo Degas… eta goi-goian, aldiz, hiria zaintzen duen zaldiko-maldiko Eder bat.

carrusel-palace0

carrusel-palace2

carrusel-palace4

Donostiara bazatoz, gertura zaitez karrusel eder honetara eta eman bertan hura miresten minutu batzuk. Ez zara damutuko!

 

TXURI-URDIN – GROS KARRUSELA (1909)

Donostiako karrusel ezagunena Alderdi Ederren dagoena den arren, Zuberoa plazatxoan, Grosen, ere badago bisita merezi duen 100 urte baino gehiagoko karrusel txiki eta eder bat ere.

carrusel-gros1

Karrusela 1900 eta 1910 artean eraiki zuten eta hainbat alditan berritu dute, garai bakoitzera egokituta. Lehen etapan, energia elektrikorik gabeko makina zen eta mugimendua erdian egoten zen langile batek eskuz egiten zuen. Urteek aurrera egin ahala, instalazio elektrikoa hiri eta herrietan zabaldu zen eta, ondorioz, 40ko hamarkadaren hasieran eta gerra zibila amaitzean, potentzia handiko motorra jarri zioten. Abiadura horzdun kutxa baten bidez aldatzen zuten eta sistema hori egon da aktibo 2000. urtera arte.

carrusel-gros2

2008an, erabat zaharberritzeko prozesua jarri zuten abian teknologia berriekin, eta Donostia hirirako dekorazio pertsonalizatua egin zioten. Karrusela eskuz margotuta dago eta mendearen hasierako Donostiako argazki zaharretatik ateratako ilustrazioak ikus daitezke bertan.

carrusel-gros

Donostiarren hainbat belaunaldik gozatu du eta gozatzen jarraitzen du karrusel polit honekin; izan ere, bitxi bikain baterako, Donostia hirirako, pentsatutako bitxi txiki bat da.

X