Txakolina

Getariako txakolinaTxakolinaren lurrak Getarian

Duela 30 urte, txakolina tabernako edaritzat jotzen zen, garratza, interes gabea. Gaur egun, ordea, txakolina gure gastronomiaren enbaxadore nagusietako bat da. Freskotasun handiko ardo zuri sofistikatua da, eta munduko mahai zorrotzenak konkistatzen ditu. Aiako, Zarauzko, Hondarribiako eta Getariako upategietan barrena ibilbidea eginez gero (Gipuzkoako herri horietan egiten da txakolina gehien), ardo gazte eta frutatsuaren sekretuak ikusiko dituzu. Ezin hobea da gazitutako antxoekin edo oliotan jarritako hegaluzearekin hartzeko. Gainera, kostaldeko paisaiaren inguruan ibilbide gozoaz eta ederraz gozatu ahal izango duzu, baina baita motorra gelditu bezain pronto dastatu ahal izango duzun txakolinaren plazer aurreratuaz ere.

Txakolina (JD), duela mende askotatik, Euskal Herriko kulturari lotutako ardoa izateaz gain, gure sukaldaritzaren lagun bikaina izan da.

Mahatsa eta Ardoa

Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren geografia-eremua Gipuzkoa lurralde historikoa da, eta 433 hektarea mahasti hartzen ditu. Hondarrabi zuri mahats-barietate zuriarekin egiten da batik bat Getariako txakolina. Ardo zuri, gazte eta fruta-usainekoa da, graduazio ez oso handikoa (9,5º-11,5º). Hori argia da, eta zitriko, belar eta loreen aroma biziak ditu, zertxobait garratza da, eta oso erraz edaten da. Hotz edatea gomendatzen da, eta zerbitzatzean edalontzian apurtuta, aroma guztiak aska ditzan.

La uva del Txakoli

Lehen, baserrietan egiten zuten, eskuz. Zenbait agirien arabera, XVI. mendearen hasieran salerosi egiten zen Gipuzkoan. Mahatsa irailaren amaieran edo urriaren hasieran biltzen da, mahats-mordoek heltze-punturik eta azukreen eta garraztasunaren arteko oreka-punturik onena lortu dutenean.

Arrain eta itsaskien lagungarri bikaina da eta antxoa gazituekin eta oliotan kontserbatutako hegaluzearekin dastatzea gomendatzen da. Hain zuzen ere, gosegarri horiek eskaintzen dizkiete Getariako Txakolina jatorri-deituran bildutako uzta-biltzaileek beren upeltegietan izaten dituzten bisitariei.

Prabando el txakolí

X