Non aparkatu Donostian

Hiriak 6.000 aparkaleku baino gehiago ditu honela banatuta: disuasio-aparkalekua, lur azpiko aparkalekuak eta TAO.

 

Jakin nahi al duzu, non aparka dezakezun autoa Donostian? Hona hemen Donostian errazago aparkatzeko gomendio batzuk: 

Parking disuasorio + Bus

Doako aldirietako aparkalekuak autobus zerbitzuekin (P+R)

Informazio gehiago

Parking pago

Lur-azpiko ordainpeko parkingak

Informazio gehiago

TAO - OTA

TAO / OTA guneak

Denbora mugatuz soilik aparkatzeko.

Informazio gehiago

Autocaravanas

Autokarabanen aparkalekua

Autokarabanentzako gaua igarotzeko gunea

Informazio gehiago

 

Doako disuasio-aparkalekuak Donostian (P+R)

Illunbe aparkalekua (P+R)

Illunbeko doako aparkalekua urte osoan dago irekita eta 340 plaza ditu.

Koordenatuak: 43.29739, -1.96957

Nola iritsi Illunbeko aparkalekura:

Illunbeko aparkalekurako sarrera nagusia, Anoetako biribilgunetik, Anoeta estadioaren ondoan, obretan dago, eta, beraz, beste ibilbide hauek jarraitzea gomendatzen da:

Bilbotik (AP8), Gasteiztik (N1) eta Iruñetik (N1):

  • GI-20 errepidean, 9B irteera hartu GI-40 errepideruntz (Donostia / Miramon / Ospitaleak).
    Eta gero 3. irteera Donostia / Miramon / Ospitalerantz

Frantziatik (A8):

  • 5. irteera Donostia / Intxaurrondo / Altza / Ospitaleak
    Eta gero Martutene / Ospitaleak irteera hartu

Iruñea (A-15):

  • GI-41 errepideko biribilgunean Ospitraleak/Miramon irteera hartu
    Eta gero 3. irteera Donostia / San Sebastian / Miramon/ Ospitaleak aldera

Gabonetan Anezka zerbitzua:

Anezka Gabonak

EGUNAK:

- Abenduaren 6, 7, 8, 14 eta 15
- Abenduaren 21tik urtarrilaren 5era egunero

(abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo)

ORDUTEGIA:

• Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minuturo

• Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minuturo

Hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzuari, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango da: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Garraio publikoarekin lotura :

  • 28 linea (10’ oinez gertuen dagoen geltokiraino: Begiristain I) .
    Maiztasuna: Lanegunetan: 5-8 min. // Larunbatetan: 7-9 min. // Jaiegunetan: 8-11 min.

  • 17 linea  (20’ oinez gertuen dagoen geltokiraino: Begiristain I).
    Maiztasuna: Lanegunetan: 10 min. // Larunbatetan: 15 min. // Jaiegunetan: 20 min.

Igara aparkalekua (P+R)

Igarakoa ere doakoa da eta urte guztian egoten da zabalik. 220 ibilgailurentzako tokia du eta autobus-geltoki bat ere badu, Donostiako erdigunerako joan-etorriak egiteko.Gehienez 24 orduz aparkatu daiteke.

Koordenatuak: 43.30307, - 2.00753

Nola iritsi Igarako aparkalekura:

Frantziatik

  • GI20 errepidean 10. irteera hartu: Donostia me. Donostia O. Ondarreta
    Tolosa hiribidea 

Bilbotik – Gasteiz – Iruñea

  • GI20 errepidean 12. irteera hartu: Donostia m S. Sebastián Ondarreta
    Zarautz hiribidea
    Tolosa hiribidea

Konexioa garraio publikoarekin

  • 5 linea. Tolosa 111 geltokian, oinez 5 minutura oinez.
    Maiztasuna: Lanegunak: 6 – 8 min. // Larunbatak: 7-17 min // Igandeak: 8-20 min.

  • 25 linea. Tolosa 111 geltokian, oinez 5 minutura oinez.
    Maiztasuna: Lanegunak: 20 min. //  Larunbatak: 30 min. // Igandeak: 30 min.

 

Konexioa garraio publikoarekin

  • 5 linea. (8’-20’). Unibertsiatatea geldiunean, 5 minutura oinez.
    Maiztasuna: Lanegunetan:  6-8 min. // Larunbatetan: 7-17 min. // Jaiegunetan: 8-20 min.

  • 25 linea. Unibertsiatatea geldiunean, 5 minutura oinez.
    Maiztasuna: Lanegunetan: 20 min. // Larunbatetan: 30 min. // Jaiegunetan: 30 min.

Ficoba aparkalekua (Irun)

Frantziatik etorriz gero, Donostiara erraz irits daiteke Irungo Ficobako doako aparkalekuan autoa utzita 08:00etatik 22:00 bitarte. Handik trena abiatzen da (euskotren) 30 minututik behin, eta 35 minutuan iristen da Donostiako erdigunera.

Konexioa garraio publikoarekin:

  • Euskotren – topo (35’). Maiztasuna: 30 minututik behin.

 

Lur-azpiko ordainpeko parkingak

Hiri osoan zehar banatuta daude lurpeko aparkalekuak eta horietan ere aparka dezakezu autoa. Eremu urdinetan bezalaxe, lurpeko aparkaleku bakoitzak ere bere tarifa du.

Hirigunetik gertuen dauden aparkalekuak eta eremu berezikoak dira garestienak. Eremu gorriko aparkalekuak pixka bat merkeagoak dira eta eremu berdekoak dira merkeenak.

Lurpeko aparkaleku egokienak

Hirigunera sartzerik ez badago, hauek dira ondoen kokatuta dauden aparkalekuak:

MENDEBALDETIK sartuta

  • Antiguo Berri aparkalekua
  • Zuatzuko aparkalekua (lanegunetan 20 minuturo) (ASTEBURUETAN EZ DAGO BUSIK)

HEGOALDETIK sartuta:

  • Arcco aparkalekua
  • Pio XII.aren aparkalekua
  • Estazioko aparkalekua (Gernikako Arbola pasealekutik sartuta soilik)
  • Atotxa aparkalekua (Gernikako Arbola pasealekutik sartuta soilik)

Gutxi gorabeherako tarifak (2024)

Neguan: urriaren 1etik maiatzaren 31ra
Uda: ekainaren 1etik irailaren 30era

Iraupena Eremu IGE Eremu berezia Eremu gorria Eremu berdea
Negua Uda
15' 0,95€ 1,14€ 0,95€ 0,79€ 0,71€
1h 2,89€ 3,44€ 2,89€ 2,41€ 2,16€
1h 30' 4,18€ 4,97€ 4,18€ 3,48€ 3,13€
2h 5,40€ 6,43€ 5,40€ 4,50€ 4,05€
4h 10,48€ 12,49€ 10,48€ 8,75€ 7,78€
8h 24,09€ 28,70€ 24,09€ 20,65€ 15,14€
14h 29,75€ 35,45€ 29,75€ 29,75€ 26,02€
24h 29,75€ 35,45€ 29,75€ 29,75€ 26,02€

 

Eremu berezia IGE (Isuri Gutxiko Eremua)

Okendoko aparkalekua

    • Okendo Plaza, z/g
      20004 Donostia
      Nola iritsi
    • Telefonoa: (+34) 943 42 02 87
    • Zerbitzuak:
      Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aukera, komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza eta autoa garbitzeko zerbitzua.
    • Ordaintzeko sistemak:
      Txartela, esku-dirua, VIA-T eta Abiatu
    • Ordutegia: 24h
    • Plazak: 748
    • Erreserba: Bai
    • Erreserba mota: Egun
    • Web: www.telpark.com

    • ADI:

      Parkingerako sarrera Argentinako Errepublika kalean dagoen arrapalatik egiten da, Maria Cristina hotelera iritsi baino lehen.

      Erregina Erregentearen kalean bigarren sarrera bat dago, baina, arrapala jaistean, ezkerreko erreia hartu behar da Okendo aparkalekura iristeko, eskuineko erreitik beste aparkaleku batera (Boulevard aparkalekura) iristen baita.

Boulevard-eko aparkalekua

    • Boulevard z/g
      20003 Donostia
      Nola iritsi
    • Telefonoa: (+34) 943 42 02 87
    • Zerbitzuak:
      Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza eta autoa garbitzeko zerbitzua.
    • Ordaintzeko sistemak:
      Txartela eta esku-dirua
    • Ordutegia: 24h
    • Plazak: 381
    • Erreserba: Bai
    • Erreserba mota: Egun
    • Web: www.telpark.com

    • ADI:

      Parkingerako sarrera Erregina Erregentearen kalean dagoen arrapalatik egiten da, baina arrapala jaistean eskuineko erreia hartu behar da Boulevard aparkalekura iristeko, ezkerreko erreitik beste aparkaleku batera iristen baita (Okendo aparkalekura).

Kontxako aparkalekua

  • Cervantes plaza, s/g
    20004 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa:
    (+34) 943 42 53 31 y 618 653 391
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Tarjeta, efectivo, VIA-T y Abiatu
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 655
  • Erreserba: Bai
  • Erreserba mota: Egun
  • Web: www.telpark.com

Eremu berezia

Parking Kursaal

  • Zurriola etorbidea z/g
    20002 Donostia
    Nola iritsi.
  • Telefonoa:
    (+34) 943 32 68 15
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza, motorra abiaraztea eta bonuak.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 300
  • Erreserba: Bai
  • Erreserba mota: Egun / Orduak
  • Web: www.parkia.es

San Martineko aparkalekua

  • Urbieta kalea, 9
    20006 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa:
    (+34) 943 42 13 90
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza, eta autoa garbitzeko zerbitzua.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 300
  • Erreserba: Ez
  • Web: www.fronteraparking.com

 

Eremu gorria

Buen Pastor-eko aparkalekua

  • San Bartolomé etxartea, 1
    20007 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 47 27 98
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, barneko igogailua (-3tik -1era; kalera ez da iristen) eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela, esku-dirua eta telefono mugikorra
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 384
  • Erreserba: Ez
  • Web: www.fronteraparking.com

Easoko aparkalekua

  • Autonomía kalea, s/n
    20006 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 45 64 19
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela eta esku-dirua
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 470
  • Erreserba: Bai
  • Erreserba mota: Egun
  • Web: www.telpark.com

Txofreko aparkalekua

  • Bermingham kalea, 27
    20001 Donostia.
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 27 62 12
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza, bonuak, bizikletak maileguan doan (*erabilgarritasunaren arabera) eta motorra abiaraztea.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela eta online erreserba
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 465
  • Erreserba: Bai
  • Erreserba mota: Egun
  • Web: www.parkingtxofre.es

Kataluniako aparkalekua

  • Katalunia plaza, z/g
    20001 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: +34 618 653 818
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela, Via-T eta Abiatu
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 456
  • Erreserba: Bai
  • Erreserba mota: Egun
  • Web: www.telpark.com

Atotxako aparkalekua

  • Dolores Aguirre 3
    20012 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 32 24 38
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela, esku-dirua, Via-T eta Abiatu
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 210
  • Erreserba: Bai
  • Erreserba mota: Egun
  • Web: www.telpark.com

Autobus geltokiko aparkalekua

  • Federico García Lorca Pasealekua, 1
    20012 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 47 51 50
  • Zerbitzuak:
    15 minutu doan, komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bonuak eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela, esku-dirua eta Via-T
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 384
  • Erreserba: Ez
  • Web: www.estaciondonostia.com

 

Eremu berdea

Pío XII-ko aparkalekua

  • Zuaznabar Kalea s/n
    20010 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 47 37 20
  • Zerbitzuak:
    Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 339
  • Web: apk2gestion.com

Arcco – Amarako aparkalekua

  • Gregorio Ordoñez kalea s/n
    20011 Donostia
    Nola iritsi
  • Telefonoa: (+34) 943 46 47 45
  • Zerbitzuak:
    Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aukera, komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bonuak, bideozaintza eta autoa garbitzeko zerbitzua.
  • Ordaintzeko sistemak:
    Txartela
  • Ordutegia: 24h
  • Plazak: 214
  • Erreserba: Ez
  • Web: -

 

Aparkalekuak Beste Zonak

Ondarretako aparkalekua

Zuatzuko aparkalekua

 

IRISGARRITASUNA

Donostiako aparkalekuen irisgarritasunari buruzko informazioa

 

TAO Eremu urdina

Eremu urdina da Donostian aparkatzeko beste aukeretako bat. Antigua, Amara, Loiola eta Gros auzoetan badira TAO eremuak, autoa aparkatzeko. Eremu urdinak ordainpekoak eta denbora mugatukoak izaten dira: ordu eta erdikoak, 3 ordukoak, 5 ordukoak eta 9 ordura artekoak daude. Aparkatu ahal izateko, txartela erosi behar da makinetan, eta ezarritako denbora amaitzean, autoa mugitu eta beste txartel bat erosi behar da. Eremu bakoitzean gehieneko aparkaldia zein den kontsulta daiteke plano honetan.

Autoa aparkatzeko tarifak eremuaren araberakoak dira; erdigunetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta garestiagoak dira (90 minutu: 2,87 €), eta kontuan izan behar da denbora hori dela gehienezko egonaldi-denbora.

Ordutegiak:

  • Astelehena-ostirala: 10:30etik 13:30era, eta 15:30etik 20:00etara
  • Larunbatak: 09:30etik 13:30era, eta 16:30etik 21:00etara
  • Igandeak: Donostian doan aparka daiteke. Eremuaren arabera, TAO 10:00etatik 18:00etara egoten da indarrean.

Eremu urdinek ordutegi desberdinak dituzte asteko egunaren arabera. Tiketa erostean ordutegia TAO makinetan kontsultatzea gomendatzen dugu.

Ordaintzeko moduak:

  • El Parking app -aren bidez (Apple / Android), kosturik gabekoa
  • Zordunketa/kreditu txartela
  • Eskudirua: 5 zentimoko txanponetatik 2 eurorainokoak
  • Hurbiltasun txartelak: DonostiaKirola eta/edo Unibertsitate Txartela (UPV/EHU)

 

Autokarabanetarako aparkalekua

Donostiak hiru gau-eremu ditu autokarabanentzat, bat Berioko aparkalekuan ordainpekoa eta beste bi doan Illunben. Eta bi kanpin ere baditu: Wecamp eta Igara.

Karabanentzako gaua igarotzeko sistemak nahitaez bete beharreko arau batzuk ditu. Gune horietan aparkatu egin daiteke; ez, ordea, kanpatzea (eguzki-oihala ateratzea da kanpatzea); ezin da mahairik ezta aulkirik ere atera bide publikora; baimenduta dago berdintzeko ziriak eta egonkortzaileak erabiltzea. Inguruan etxebizitzak daudenez, bertako bizilagunei ahalik eta begirunerik handiena erakutsi behar zaie.

Berio autokarabanetarako aparkalekua:

EHU/UPV unibertsitate-eremuan autokarabanek 44 ibilgailutarako prestatutako aparkalekua dute: Berioko parkinean.

Berioko autokarabanen eremutik, 30 minutuko ibilaldi atsegin bat eginez irits daiteke erdigunera, oinez. Bada auzoak eta Donostiaren erdigunea lotzen dituen bidegorri bat ere. Garraio publikoa erabiltzea nahiago dutenek, autobusaren 5. , 25. 33. eta 45. lineak erabil ditzakete.

  • Helbidea:
    Berio pasealekua, 2 - Donostia
  • Koordenatuak:
    [43º 18' 28'' N 2º 00' 51,6'' W / X= 580042 m Y= 4795677
  • Plazak: 44 aparkaleku gutxi gora behera. Aparkalekuak bereizteko marrak daude margotuak.
  • Zerbitzuak: Doakoak, ur-hargunea (2 iturri).
  • Baimendutako gehieneko egonaldia: 72 Ordu
  • Prezioa: Aparkalekuak hiriko gainerako tokietan ibilgailu guztientzat txandakako aparkalekua arautzen duen TAO sistemaren antzeko tarifa izango du. Hitzartutako tarifa 7,60 €da goi-denboraldian eta 3,30 €urteko gainerako orduetan.

Illunbe autokarabanen aparkalekuak

Illunbeko aparkalekuan autokarabanak aparkatzeko bi gune bereizi daude:

Illunbeko autokarabanen aparkalekua zerbitzuekin:

Miramon pasealekuaren ondoan dago, GI40 errepideko taularen azpian, eta oinarrizko zerbitzuak ditu: ur grisen tratamendua. Gehieneko egonaldia 72 ordukoa da, eta 2024ko uztailaren 15etik aurrera egongo da zerbitzuan.

  • Helbidea:
    Miramon Pasealekua 20009 Donostia, Gipuzkoa
  • Koordenatuak:
    43.297885, -1.971480
  • Plazak: 17
  • Zerbitzuak: Ur-hartunea, ur grisak eta beltzak botatzeko putzua
  • Baimendutako gehieneko egonaldia: 72 Ordu
  • Prezioa: Doan

llunbeko autokarabanen aparkalekua zerbitzurik gabe:

Illunbeko aparkalekuaren kontrako muturrean dago eta ez du zerbitzurik. Gehieneko egonaldia 72 ordukoa da, eta 2024ko uztailaren 1ean hasiko da zerbitzuan.

  • Helbidea:
    Miramón-Zorroaga Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa
  • Koordenatuak:
    43.296766, -1.969422
  • Plazak: 27
  • Zerbitzuak: Ez
  • Baimendutako gehieneko egonaldia: 72 Ordu
  • Prezioa: Doan

 

 

Udal gordailutik ibilgailuak berreskuratzea

Udal-garabiak ibilgailu bat kendu eta gordailura eraman dezake gaizki aparkatuta egoteagatik, segurtasun-arrazoiengatik edo beste arau-hausteren bat egin duelako (dokumentaziorik ez izatea, alkoholemia-kontrola, agindu judiziala, zirkulazio-istripuak, okerreko dokumentazioa eta abar).

Oro har, zuzenean gordailura joan eta ibilgailua berehala berreskura daiteke, dagokion tasa ordaindu ondoren (eskudirutan edo txartelarekin ordain daiteke). Kasu batzuetan, egindako arau-haustearen arabera, aldez aurretik Udaltzaingora joan beharra dago ibilgailua jaso ahal izateko baimena eskatzera.

 

X