Getaria: Txakoliaren lurraldea

sisters-and-the-city-eu
Sisters and the City bloggeras

Sister-ak txakolinaren oso zaleak garela eta Getaria asko gustatzen zaiguala jakina da, horregatik, Donostyletours enpresaren eskutik Donostiako Turismo Bulegoko web atarian "txakoli Tour" esperientzia ikusi genuenean, irteerak gure izena zeramala iruditu zitzaigun.

Txakolin Tour pribatu bat da, zuk nahi duzunean egin dezakezuna. Zure bila autoz datoz horrela, ez duzu ezertaz kezkatu behar, Tourrak txakolin dastaketa barne hartzen baitu.

Txango honek Igeldo menditik Getariara eramango zaitu, nahiz eta ohiko topikoa izan, bidea eta paisaiaz gozatzea esperientzia zoragarria da berez.

getaria-bidean-igeldo-mendia

Zaldiak, ardiak, untxiak, eskoziar behiak agurtzera ateratzen dira. Gure hiriaren erdigunetik bi pausura bista liluragarriak ditugula, eta Igeldo mendia bertan izateagatik pribilegiatuak garela ahaztu egiten zaigu.

getaria-vacas-escocesas-

getaria-familiadevacas

getaria-zaldiak

Ainhoa da Donostyletourse-eko gure gida eta bidean zehar hainbat aldiz geldiarazten du autoa, argazkiak, bideoak eta instagram stories egiteko eskatu diogunean. Nekaezinak gara eta zerbait polita ikusten badugu, gelditu egin behar da, eta dena polita iruditzen zaigu!

Getariara iristean Ainhoak herriari buruzko azalpen bitxiak, istorioak eta kondairak eta Getariako balari buruzko gauzak kontatzen dizkigu.

getaria-arratoia

San Salbador elizan sartu gara, kale harriztatuetan paseatu dugu, portutik dauden ikuspegi zoragarriez gozatu dugu... eta Getaria hain hurbil izatearen zorteaz jabetzen garean aurpegian irribarre bat marraztu zaigu.

getaria-iglesia-puerto

Elkano Txakolindegira autoz igo gara, kasualitatez aurtengo udan, gure lagun Agusi esker, Elkanoko Txakolina dastatu genuen lehen aldiz eta probatu bezain pronto hartaz maitemindu ginen.

getaria-letreroelkano

elkano-txakolina-

Elkanoko mahastietako paisaiarekin eta ikuspegiekin flipatzen dugu.

getaria-mahastiak

Jose Luis eta Ekaitz Zimmermann aita-semeak dira, alemaniar jatorriko abizena dutenak. Abizen alemanaz gain, beste 7 abizen euskaldun ere balituztela aitortzen digute barre artean.

Txakolinarekiko grina, euren mahastiengatik eta lurragatik duten pasioa hitz eta azalpen bakoitzean nabaritzen da. Tontotuak familiaren historia eta 1830ean hasi zuten Txakolinaren tradizioaren nondik norakoak entzuten ditugu.

getaria-1830

Elkano upeltegian artisau-txakolina egiten dute, historikoki egiten zen moduan baina zenbait teknika berri erabiliz.

Mahats-mulko bakoitza mimatzen dute eta xehetasunak zaintzen dituzte, eta hori euren bi txakolietan, Elkanon eta Juan Sebastianen, nabaritzen da.

Gainera, partzela bakoitzari barrika bat ematen diotela azaldu digute, eta horrela, muztioaren oxigenazioa minimoa izatea lortzen dute prozesu osoan.

Hori dela eta, txakolinak kalitate handikoak dira eta zentzumenentzako miraria.

getaria-tierra-de-txakoli

Upategira bisita egin eta gero, terrazara joan eta upel baten inguruan, txakolina dastatzeko aukera dugu. Eguzkiak mahastiak argitzen ditu eta gure txakolinak gildekin eta Getariako antxoekin batera dastatu ditugu. Probatu eta ohhhh!! zoriontsu gara hemen itsasoari begira.

getaria-cata

getaria-antxoas

Agurraren unean, Madrileko turista talde bat agertu da. Getariako Iturregi Hoteletik datoz oinez, kasualitatez iritsi dira Elkanora, baina mahastiak eta bistek liluratu dituzte.

13:30ak dira eta Jose Luisi galdetu diote Txakolinaren botila bat dastatu dezaketen.

getaria-txakoli-copa-

"Zerbait egin ahal izango dugu", esan die gure lagunak, irribarre batekin, eta agurtu egingo gaitu ardoaren bila joan aurretik.

Guk agur esaten diogu, Zimmerman familiari eta Donstyletoursi esker, azaroko goiz ederrenetako bati.

Baina Elkano Txakolina utzi aurretik Madrileko lagun berriekin hitz egiten dugu: "Zorte handia izan duzue, Mundu osoko Txakolin onenetako bat probatuko duzuelako".

getaria-edia-copa

Eta han, mahastien artean, itsasora begira, kopa eta barre artean uzten ditugu pozik gure lagun berriak.

Getaria jaisten gera eta Zarautzeruntz abiatzen gera kostako errepidea hartuz. Modu sinplean esanda IKARAGARRIA.

getaria-zarautzeruntz

Behin Zarautzen gaudela gure txangoaren azken geldialdia egiten dugu Talai mendin. Bertatik Zarautzeko hondartzaren panoramika osoa eta Getaria ikusteko aukera dago.

getaria-talai-mendi-

Esperientzia zoragarria bizi dugu gaurkoan eta gogoratzeko etxera Elkanoko Txakolinaren botila bat ekarri dugu.

Topaaa egin dezaguuun!

X