Donostia ezagutzeko eta haurrekin abentura handiez gozatzeko tokiak.

Kaixo!!! Paula dut izena eta hiri berriak eta beren istorioak ezagutzea maite duen bidaiari bat naiz. Egunen batean, patuaren “ezusteko” horietako baten ondorioz Donostia ezagutu eta bat-batean maitemindu egin ninduen!

hiriKids-paula

Donostiarekiko nire grinaren eskutik, nire abenturarik handienetako bat bizi ahal izan dut azken urteotan:hiria abenturazale txikien eta ikusnahienekin batera ezagutzea: haurrekin, alegia.Beren begien bitartez, Donostia lehen aldia izango balitz bezala ikusteak sortzen duen magia behin eta berriro bizi ahal izaten dut.

hirikids-niños

Seguru nago zure bisitan zehar hiri eta kultura oso berezi bat ezagutuko duzula. Baina beste zerbait nahi baduzu oraindik, ahaztuko ez duzuen esperientzia bat bizi eta Donostiara haurrekin egindako bisitaren oroimen ezin hobea izan nahi baduzu erne, presta zaitez, begiak ireki eta zure irudimena hegan igor ezazu, zure abenturazale txiki eta ikusnahiek egiten duten bezalaxe.

hirkids-imaginacion

Prest gaude... 1, 2, 3: Hiri bat begi-bistan!

Haurrek gustukoen duten bisitetako bat Urgull mendira igotzea da. Mendia halabeharrez bisitatu beharreko hiriko gunetako bat da. Baina tontorrera iritsi eta bere ikuspegi zoragarriaz gozatu baino lehen, haurrak asko diberti daitezke abentura ederraz gozatuz ibilbidean zehar aurki daitezkeen kanoi, horma eta zuhaitz ezberdinen artean.

urgull-gure-donostiaArgazkia: turiscapadas - #GureDonostia

Urgulleko tontorrean Motako Gaztelua aurkituko duzu. Bertan, mendiaren gunerik altuenerako sarbideaz gain, Historiaren Etxea aurki daiteke, zeinak “Donostiari begira” erakusketa hartzen baituen. Erakusketak txiki ikusnahien interesa piztuko du, ezbairik gabe.

hirikids-urgull-marrazkiakArgazkia: Hirikids

Hiri eder honetaz gozatzeko beste plan bikain bat Kontxako badian zehar ibiltzea da, pasealeku izenkidean zehar. Ibilbidean zehar bere baranda ospetsua eta hirirako balio sinboliko handia duten beste osagai batzuk ikusiko dituzu: Kontxako erlojuak edo kale-argiak, esaterako.

hirikids-concha

Badia ibiltzeaz gain, ibilbide berbera bizikleta erabiliz egin dezakezuela ba al zenekien? Gure hiriak bidegorri-sare oso zabala dauka eta hiriaz gozatzeko eta Urgull menditikIgeldo mendiraino bizikletaz joateko aukera ezin hobea eskaintzen du. Esperientzia bikaina izango da haurrentzat, ezbairik gabe!

hiriKids-mapaArgazkia: Hirikids

Kontxako badia bizikletaz zeharkatzerakoan ondoko lekuak ikusteko aukera izango duzue, besteren artean: Alderdi Ederreko lorategiak, Miramar jauregia, Maria Kristina Erreginaren monumentua eta, ibilbide amaieran, Haizearen Orrazia, Igeldoko mendi behean dagoen leku zoragarria: dibertimendu-ukitu bat emango dio abentura honi plazako zuloetatik ateratzen diren argi- eta ur-zurrustekin

hirikids-ondarreta

hirkids-igeldoArgazkia: Hirikids

Hiriak gordetzen dituen istorioetako zenbait ezagut eta bisita itzazu.

Bizikleta utzi ondoren Alde Zaharraren sekretuak ezagutuko ditugu! Txikienen jakinmina pizteko eta pintxo gozoak hartuz energiak berreskuratzeko lekurik aproposena da. Abuztuaren 31 kalearen izenak duen jatorria ezagut ezazu. Zer ezkutatzen du Berreraikitzearen eskulturako andreak duen otarreak; eta zergatik? Zer dela eta zenbakitu ziren Konstituzio plazako balkoiak?

hirikids-konstituzio-plaza

hirikids-alde-zaharraArgazkia: Hirikids

Donostiako bisitari amaiera emateko, Gipuzkoa Plazara joango gara. Hiriko erdigunean bertan dagoen leku horretan baso txiki bat, lorategiak eta urmael txiki bat aurkituko dituzu. Leku magikoa da txikientzat, beltxargak eta ahateak ikusteaz gain txanpon bat bota eta nahi bat eskatzeko aukera izango baitute urmaela gurutzatzen duen zubitik.

hirikids-gipuzkoa-plaza

Eta zuk, zure nahia zein izango den pentsatu al duzu?

Gurekin parteka itzazu hiria ezagutzeko zure haurrekin bizi izan duzun abenturan zehar gustukoen izan dituzuen lekuak eta istorioak.

Haurrengan leku berri bat ezagutzeko grina suspertzeko modurik onena beren interesa piztea dela ba al zenekien? Leku horietako bitxitasunak azal iezaiezu eta istorio horiek zure aliaturik hoberena izango dira familia arteko kultura-esperientzia hauek errazteko. Beren irudimena eta sormena susta itzazu, Donostia haurrekin ezagutzeko jokoak eta jarduerak egin itzazue, denbora-pasa bikaina dira eta erabilgarriak izan daitezke zuen bisita planifikatu eta hiria ezagutzeko esperientziaz gozatzeko.

hirikids-produktuakArgazkia: Hirikids

X