Donostia gurpil gainean
Txirrinda
Donostia bizikletaz ibiltzeko hiri ezin hobea da. Hiriko bidegorri-sareak, ia 80 km-ko luzera duenak, eta bere orografia ia lauak hiritik modu erosoan ibiltzeko aukera ematen dute, arriskurik gabe eta ikuspegi paregabeez gozatuz.
Azken urteetan nabarmen indartu da bizikletaren erabilera hirian, eta, gaur egun, zerbitzu andana eskaintzen da kirol horrekin lotuta, hala nola bizikletak alokatzeko zerbitzuak, elkarteak, dendak...
Hiritik kanpo, naturaz, zuhaitzez, basoz, tunelez eta abenturaz inguratutarik bizikletazko ibili nahi baduzu, Andoain-Leitzaran bide berdea da zure plana.
Gurpil gainean
Rollerrak: Donostian gero eta handiagoa da patinatzeko zaletasuna. Hainbat elkartek maila desberdinetarako talde-irteerak antolatzen dituzte.
Skate-a: Hirian udalaren hiru skate park daude. Irisgarriena Anoeta Estadioaren atzeko aldekoa da. Beste bi daude, osatuagoak, baina hiri-erdialdetik urrun, Pagolan eta Txaparrenen.