Trekking-a eta Abentura

Parke Abentura Igeldo Mendiko Jolas Pakean

Canopy Aventura

Canopy Donosti Aventura tirolina-parkea, Donostiako ikuspegi onenak dituen basoa.

Igeldoko gailurrean, Igeldo Mendiko Jolas Parkearen barruan, bi zirkuitu edo ibilbide dituzu zain, 10mila metro koadrotik gorako pinudi batean, hiriko ikuspegi onenekin. 17 tirolina eta 13 erronka ditugu: zubiak, lianak, konbak eta sareak, besteak beste.

Egin hegan tirolinetan kilometro erdi baino gehiagoko zirkuitoetan eta gozatu 13 metrora dagoen begiratokirik altuena duen plataformaz. Etorri bisitan!

  

Oinezko ibilbideak Donostian zehar

camino-santiago Ulia. Argazkia: Urban Adventures

Gauza jakina da euskaldunen artean oso zabalduta daudela mendizaletasuna eta trekkinga egiteko zaletasuna. Itsasoaren mailan egonagatik, Donostia Kostaldeko Bidearen zati da.

Ulia

ulia

Ulia mendiak, Donostiatik Pasaiara arteko ibilbideaz gain, pista ugari ditu eta horietako asko leku harrigarritatik igarotzen dira: jagoletza-instalazio militarren aztarnak, baleak bistaratzeko postuak, errota zahar baten aztarnak, mendi honetan izan zen funikularraren aztarnak, interpretazio-zentroa, jolas-eremua, merenderoa…

 

Donostia – Pasaia

pasaia-talaia-bidea

Kostaldeko Bidearen zati da; kostaren ertzetik Pasai San Pedroraino iristen den 5 km inguruko ibilbidean, hiri-inguru batetik abiatuta hiritik guztiz urrun daiteke ibiltaria minutu gutxian. Gehieneko kota baxua den arren, kostaldeko bideak desnibel handia du, aldapa gora eta aldapa behera asko baitaude.

 

Donostia – Orio

donostia-orio-oinez

Kostaldeko Bidearen zati; 15 km baino gehixeagoko ibilbidea, hainbat bide.

 

Artikutza

artikutza-aterpetxea

Onibar bat da; Goizueta (Nafarroa) udalerriaren zati den arren, Donostiako Udalarena da. Gutxi gorabehera 3.700 ha-ko azalera du eta 30 km inguruko perimetroa. Oiartzunekin, Lesakarekin, Arantzarekin, Zubietarekin eta Beintza-Labaienekin egiten du muga.  Inguruan, mendi-zirku bat du. Hauexek dira horien gailur nagusiak: Bianditz (841 m ) Izu (829 m), Arainburu(1.054 m), Loitzate (1.046 m) eta Altueta (654 m). 2004. urtean, Artikutza Natura 2000 Sarean sartu zen (Europa-mailan babestutako Naturgune Babestuen Sarea, espezie jakin batzuk eta horien bizilekuak babestera bideratua) eta Nafarroako 42 GKLetako (Garrantzi komunitarioko lekua) bat da.

artikutza

GI-3631 errepidea da hara doan bakarra. Oiartzunen (Gipuzkoa) hasten da eta 15 km egin ondoren, Bianditzeko mendatea igarotakoan, Artikutzako sarrerara (Eskas) iristen da. 6 km aurrerago dagoen Artikutza auzoraino motordun ibilgailuan jarraitu nahi izanez gero, aldez aurretik baimena eskatu behar da eta Eskasen zaintzaileari eman behar zaio. Autoa aparkalekuan utzita oinez sartu nahi dutenek ez dute baimenik behar.

X