Kantauri ibilbidea: 2 badia edo 3 badia












10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Zatoz Kantauriko kostaldearen sekretuak ezagutzera
2 badia
Gure Kantauriko kostalde preziatuaren sekretuak ezagutu nahi dituzu? Bere historia eta pasadizoen berri izan nahi duzu? Itsaslabar harrigarriekin liluratu nahi duzu? Donostia eta Kontxako Badia ospetsua beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi dituzu?
Zatoz eta gozatu 2 orduko ibilaldi zoragarri honekin!
Donostiako portutik irtengo gara eta Groseruntz abiatuko gara. Pasaiako badia bisitatuko dugu, Jaizkibel itsaslabarrak eta buelta Donostiara. Igeldotik sartuko gara Kontxako badiara. Behin badian bainatzeko aukera egongo da. Tripulazioak polaroid kamara batekin egindako argazki bat, BRAI argazki marko batekin, oparituko du bizitako momentuen oroipenak etxera eramateko.
3 badia
Egun ahaztezin bat igaro nahi al duzu?
3 badien ibilbidea aurkezten dizugu, 5 ordu baino gehiagoko nabigazioaz goza dezazun. Kantauri Ekialdeko kostaldea zeharkatuko dugu, Frantziara iritsi arte. Bertako historia eta tradizioa ezagutzeko; bertako paisaiaz eta kostaldeko herri ikusgarriez gozatzeko.
Gainera, tripulazioak catering goxo bat eskainiko dizu, itsasoan bainu bat hartu ahal izango duzu eta aukeratutako une bat oroigarri batean betiko gorde ahal izango duzu.
Informazio praktikoa
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Donostia, Pasaia eta Hondarribia |
---|---|
HIZKUNTZA | Gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa. |
IRTEERAK |
2 BAHIAS GOIZEZ 2 BAHIAS ARRATSALDEZ 2 BAHIAS SUNSET KANTAURI 3 BAHIAS IBILBIDEA |
IRAUPENA | 2 badia (goizez edo arratsaldez): 2 ordu gutxi gorabehera 2 sunset badia: 2 ordu eta laurden gutxi gorabehera 3 badia: 5 ordu baino gehiago |
TOPAGUNEA | Donostiako Kirol Kaia, hego pantalanean |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 6 lagun |
PREZIOA 2 BADIA (goizez edo arratsaldez) |
Helduak (13 urtetik aurrera): 49 € Gazteak (3-12 urte): 29 € Haurrak (0-2 urte): doan >65 urte, egiaztatutako erretiratuak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak: 39€ |
PREZIOA 2 SUNSET BADIA | Helduak: (13 urtetik aurrera): 60 € Gazteak (3-12 urte): 48 € Haurrak (0-2 urte): doan >65 urte, egiaztatutako erretiratuak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak: 58€ |
PREZIOA 3 BADIA |
Helduak: (13 urtetik aurrera): 125 € |
HORNITZAILEA | Txibilikoi SL |
OHARRAK |
2 badia: Barne: Ura edo freskagarri bat, BRAI audiogida eta argazki bat inprimatuta. 2 badia Sunset: BRAI audio-kontakizuna barne (mugikorra eta entzungailuak eraman behar dira, hornitzaileak larako-entzungailu unibertsalak ditu), cava kopa barne ilunabarrean zehar. |
Erosketa aukerak
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.