Bisitatu uhartea itsasontzian

7
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian Bisitatu uhartea itsasontzian

15% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Goazen uhartera!

Donostiako portutik irtenda 30 minutuko txangoa egingo duzu Santa Klara uharteraino eta Donostiako Badiaren bisita guztiz ezberdinaz gozatuko duzu. Uhartean eguzkia edo bainu bat hartu ahal izango duzu, paseo bat eman eta bertako labarrak bisitatu ahal izango dituzu, edota tabernan zerbait har dezakezu, irekita ekainetik irailera.

Gainera, bereziki interesgarria da Cristina Iglesiasen obra Hondalearen bisitatzea. Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.

Informazio praktikoa

HERRIA Donostia
TOPAGUNEA Ontziratzeko gunea Kaiako Pasealekua da, San Pedro elizaren ondoan.
IRAUPENA 30 minutu inguru
DATAK ETA ORDUTEGIAK Azaroa: eguraldiaren arabera.
Azken irteera 15:30tan.
PREZIOA 7€ (BEZa barne)
0-4 urte bitarteko umeak dohain. Txartelik gabe. (Zuzenean uharteko itsasontzien leihatilara gerturatu behar dira).
HORNITZAILEA ISUAR BIDAIAK S.L. - Motoras de la Isla
OHARRAK
  • Sarrera irekia da, ez du bermatzen zerbitzu jakin baterako eserlekua. Ontzirateko gunean trukatzen da, aldez aurretik hurbiltzea gomendatzen dizugu, zure plaza bermatzeko.
  • Zerbitzua bertan behera utz daiteke egun berean, itsasoaren egoera txarragatik.
  • Eguneko azken irteerak ez du uzten uhartea bisitatzen.
  • Ontzia irisgarria da gurpildun aulkian, baina uhartea ez da.
  • Uhartean gelditzea aukerakoa da.
  • Itsasontzira maskotekin sar daiteke, baina ekainetik irailera ez daude baimenduta uhartean.
  • Audiogida lau hizkuntzetan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, QR kode bat erabiliz.

Erosketa aukerak

  • Bisitatu uhartea itsasontzian
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X