Kantauri ibilbidea: 2 badia eta 2 SUNSET badia

65-tik aurrera
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri Brai Katauri

15% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Zatoz Kantauriko kostaldearen sekretuak ezagutzera

Gure Kantauriko kostalde preziatuaren sekretuak ezagutu nahi dituzu? Bere historia eta pasadizoen berri izan nahi duzu? Itsaslabar harrigarriekin liluratu nahi duzu? Donostia eta Kontxako Badia ospetsua beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi dituzu?

Zatoz eta gozatu ibilaldi zoragarri honekin!

Donostiako portutik irtengo gara eta Groseruntz abiatuko gara. Pasaiako badia bisitatuko dugu, Jaizkibel itsaslabarrak eta buelta Donostiara. Igeldotik sartuko gara Kontxako badiara. Behin badian bainatzeko aukera egongo da. Tripulazioak polaroid kamara batekin egindako argazki bat, BRAI argazki marko batekin, oparituko du bizitako momentuen oroipenak etxera eramateko.

2 badia SUNSET aukerarekin, gozatu ilunabarra Kontxako Badiatik!

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Donostia, Pasaia eta Hondarribia
HIZKUNTZA Gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa.
IRTEERAK

2 BADIA GOIZEZ
Irteera ordua: 11:30
Eguneko irteerak apirilaren 17tik urriaren 15era

2 BADIA ARRATSALDEZ
Irteera ordua: 16:00
Eguneko irteerak maiatzaren 1etik irailaren 15era

2 SUNSET BADIA
Eguneko irteerak apirilaren 17tik urriaren 15era
Irteera- eta amaiera-ordua:
2025/04/17 - 2025/04/30 (18:30-20:45)
2025/05/01 - 2025/05/31 (19:00-21:30)
2025/06/01 - 2025/07/31 (19:30-21:45)
2025/08/01 - 2025/08/31 (19:00-21:30)
2025/09/01 - 2025/09/15 (18:30-20:45)
2025/09/16 - 2025/09/30 (18:00-20:15)
2025/10/01 - 2025/10/15 (17:30-19:45)

IRAUPENA 2 badia (goizez edo arratsaldez): 2 ordu gutxi gorabehera
2 sunset badia: 2 ordu ta erdi gutxi gorabehera
IBILBIDEA Ibilbidea ikusi
TOPAGUNEA Donostiako Kirol Kaia, hego pantalanean
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 6 lagun
PREZIOA 2 BADIA
(goizez edo arratsaldez)
Helduak (13 urtetik aurrera): 65 €
Gazteak (4-12 urte): 49 €
Haurrak (0-3 urte): doan
PREZIOA 2 SUNSET BADIA Helduak (13 urtetik aurrera): 79 €
Gazteak (4-12 urte): 61 €
Haurrak (0-3 urte): doan
HORNITZAILEA Txibilikoi SL
OHARRAK

2 badia: Barne: Ura edo freskagarri bat, BRAI audiogida eta argazki bat inprimatuta. 2 badia Sunset: BRAI audio-kontakizuna barne (mugikorra eta entzungailuak eraman behar dira, hornitzaileak larako-entzungailu unibertsalak ditu), cava kopa barne ilunabarrean zehar.

2 badia sunset: BRAI audio-kontakizuna barne (mugikorra eta entzungailuak eraman behar dira, hornitzaileak larako-entzungailu unibertsalak ditu), cava kopa barne ilunabarrean zehar.

*Eraman: arropa eta oinetako erosoak, eguzkitako krema, bainujantzia eta toalla, arropa aproposa hotzarago eta haizerako, burua babesteko bisera, itsasoko zorabioak ekiditzeko medikamentua. Maskotak onartzen dira. Barkua ez da irisgarria gurpil-aulki batean doazenentzat. Mugikortasun urriko pertsonek laguntza behar ezkero, gurekin harremanetan jarri.

Irteera 2 lagunetik aurrera ziurtatua

Erosketa aukerak

  • 2 badia goizez
  • 11:30tan
  • 2 badia arratsaldez
  • 16:00tan
  • 2 sunset badia
  • Egutegia ikusi
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X