Eureka! Zientzia Museoa eta planetarium

10€-tik aurrera /pertsonako
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
eureka-planetario-01eureka-planetario-02eureka-planetario-05eureka-planetario-06eureka-planetario-07eureka-planetario-08eureka-planetario-09eureka-planetario-10eureka-planetario-11

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Dibertitu eta ikasi Eureka! Zientzia Museoan

Eureka! Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura eta hezkuntza baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. 

Zentroak erakusketa iraunkor bat du,  azken belaunaldiko 3D PLANETARIUM digitala ere badu Eureka! Zientzia Museoak. Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). Jolas-eremu bat ere badago. Aipatzekoak ere museoko azken bi nobedadeak: Plastinatuen aretoa non barrundik nolakoak garen ikusi ahal izango dugun eta Animalia gunea, 20 espezie ezberdinetako animalia bizidunekin.

Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txiki bat daude. Aparkalekua doakoa da. Bisita errazteko eta erosoagoa izan dadin, kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, konsignak eta piknikgunea ere jarri ditu museoak bisitarien eskura.

Informazio praktikoa

HERRIA Donostia
TOPAGUNEA Eureka! Zientzia Museoa. Mikeletegi pasealekua, 43
HIZKUNTZA Euskara, Gaztelania, *Inglesa, *Frantsesa.
MUSEOAREN ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera:
10:00 – 19:00 (julio, agosto y periodos vacacionales 20:00)

Ostirala:
10:00-20:00

Asteburuak eta jaiegunak:
11:00 – 20:00

Abenduak 24 eta 31:
11:00-14:00

Abenduak 25 eta urtarrilak 1:
ITXITA

PLANETARIUMAREN ORDUTEGIA

PLANETARIOKO SAIOA ERRESERBATZEKO:
Deitu 943 012 478 edo idatzi erreserbak@eurekamuseoa.eus
*Planetarioko saioen hizkuntza eta ordutegia kontsultatu.

IRAUPENA 3-4 ordu.
GARRAIOA BARNE Ez
MUSEORA SARRERA 18-64 urte: 10€
4-17 urte: 7€
Murriztua ( >65 urte / /ikasleak / irakasleak / familia ugari-bakarrekoa / desgaitasuna duten pertsonak / langabeak): 7€
0-3 urte: Doan
BEZ barne.
SARRERA MUSEORA + PLANETARIUMERA 18-64 urte: 12,50€
4-17 urte: 9,50€
Murriztua ( >65 urte / /ikasleak / irakasleak / familia ugari-bakarrekoa / desgaitasuna duten pertsonak / langabeak): 9,50€
18 hilabete - 3 urte: 3,00€
BEZ barne.
HORNITZAILEA Kutxagestion Zerbitzuak SLU

Erosketa aukerak

  • Erosi sarrera Museora
  • Erosi sarrera Museora + Planetariumera
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X