Zarautz, Getaria eta Zumaia bisita

375-tik aurrera
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
flyschgetariazarautz playazarautz playapuerto getariagetariako txakolinagetariako txakolinagetariapuerto oriooriopintxos getariaorio

Deskribapena

Goza ezazu Gipuzkoa kostako arrantzale herri eta paisaia ederrez.Talai Mendiaren puntatik ezagutu inguru honen balea arrantzaren historia liluragarriak. Zarautzen goza paisaia txundigarriez bai eta herri honen surf kultura sakonaz. Getarian Juan Sebastian Elkano pertsonaia historikoaren gora-beherak ezagutuko dituzu eta Zumaian San Telmo ermitaz eta bere inguruneaz maiteminduko zara. Etor zaitez gurekin eta goza goiz paregabeaz.

Ibilbidea

  • Irteera
  • Talai Mendi
  • Zarautz
  • Getaria
  • San Telmo ermita
  • Itzulera Donostian

Informazio praktikoa eta erosi

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Zarautz, Getaria eta Zumaia.
HIZKUNTZA Gaztelania eta ingelesa
IRTEERAK Astelehenetik igandera 9:00tan
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 24, 25 eta 31n izan ezik
IRAUPENA 4:00 ordu
TOPAGUNEA Hotela/apartamentua Donostian
GARRAIOA BARNE Bai, ibilgailu pribatuan
PREZIOAN BARNE Bertako gida
PREZIOA 2 lagun arte: 375 €
4 lagun arte: 450 €
6 lagun arte: 600 €
8 lagun arte: 700 €
HORNITZAILEA Donostyle Tours SL
OHARRAK Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua eta topagunea zehazteko.

Erosketa aukerak

  • Zarautz, Getaria eta Zumaia irteera pribatua
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X