Zarautz, Getaria eta Zumaia bisita
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Goza ezazu Gipuzkoa kostako arrantzale herri eta paisaia ederrez. Talai Mendiaren puntatik ezagutu inguru honen balea arrantzaren historia liluragarriak. Zarautzen goza paisaia txundigarriez bai eta herri honen surf kultura sakonaz. Getarian Juan Sebastian Elkano pertsonaia historikoaren gora-beherak ezagutuko dituzu eta Zumaian San Telmo ermitaz eta bere inguruneaz maiteminduko zara. Etor zaitez gurekin eta goza goiz paregabeaz.
Ibilbidea
- 9.00 Irteera
- 9:30 - 10:00 Talai Mendi
- 10:15 – 11:00 Zarautz
- 11:15 – 12:00 Getaria
- 12:15 - 12:45 San Telmo
- 13:00 Itzulera Donostian
Informazio praktikoa
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Zarautz, Getaria eta Zumaia |
---|---|
HIZKUNTZA | Ingelesa/gaztelera (Elebidun) |
IRTEERAK | Astearte eta ostiraletan |
IRAUPENA | 4 ordu |
GARRAIOA BARNE | Bai |
PREZIOAN BARNE | Bertako gida |
TOPAGUNEA | Donostiako autobus geltokia. Federico García Lorca, 1 |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 30 pertsona |
PREZIOA | Helduak: 55€ Gazteak (12-17 urte): 20€* Haurrak (0-11 urte): 20€* *Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
HORNITZAILEA | Donostyle Tours SL |
OHARRA | Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da |
Erosketa aukerak
- Bisita elebiduna (Gaztelera/Ingelesa)
- 09:00tan
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.