Donostia solidarioa

Donostia Turismoaren webgunean edo bulego fisikoetan erosketaren bat egiten baduzu, Juneren Hegoak-ekin kolaboratzen ari zara

2% de tus compras en San Sebastián Turismoa irán directamente a Juneren Hegoak

Esperientzia turistikoetan egiten dituzun erosketen %2a Juneren Hegoak GKEra joango da.

Juneren Hegoak elkarteak Errenterian du egoitza, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du. Bere eginkizun nagusia adingabeen gaixotasun edo doluagatik sufritzen ari diren lurraldeko familiei laguntza ematea da, haien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Bisitatzen gaituzten pertsonek turismo sektoreaz harago eragin ekonomiko positiboa izatea nahi du Donostia Turismoak. Horregatik, 12 hilabetez, jarduera eta txartel turistikoen salmenten* zenbatekoaren %2a Juneren Hegoak-i emango zaio.

% 2ko kanpainak 12 hilabeteko indarraldia izango du, 2024ko ekainaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra.

Lagun iezaguzu % 2 hori handiagotzen!

*(Salmenta guztiak, online salmentak eta Boulevardeko bulegoetan eta Renfeko udako salgunean egindako salmenta fisikoak)

Juneren Hegoak

 

X