TABAKALERA
90 urtez tabako fabrika izan ondoren, 2015ean Tabakalerak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro moduan ateak ireki zituen berriro. Euskadiko erreferente arkitektoniko eta kultural honetan erakunde publikoek eta ekimen pribatuek beren proiektuak garatzen dituzte eta, aldi berean, edonork gozatzeko plaza publikoa ere bada. Tren eta autobus geltokien ondoan egonda, hiriaren erdialdetik eta tsasotik 5 minutura, Tabakalera ekitaldi pribatuak egiteko kokaleku pribilegiatua da.