VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Belle Epoque garaiko diseinu tipikoarekin, baina gaur egungo espirituarekin. Horrelakoxea da Victoria Eugenia Antzokia. Hirigunean, Kursaalari begira eta Urumea ibaiaren ertzean, Victoria Eugenia Antzokiak bisitariari programazio ugaria eta etengabe aldatzen dena eskaintzen dio. Harearriz eta Espainiako berpizkundeko formekin, platereskoko apaingarriekin egindako eraikina Francisco de Urcola arkitektoak egin zuen 1912an. Eraikineko fatxadan, zutabe dorikoen gainean, opera, tragedia, komedia eta drama ordezkatzen dituzten lau eskultura-talde nabarmentzen dira. Victoria Eugenia Antzokia Zinemaldiaren agertoki nagusia izan da hainbat hamarkadatan, eta 2007an berritu zutenetik, espazio berriak eta punta-puntako ikus-entzunezko teknologiak eskaintzen ditu.