Hotelak Donostian
Bilatu zure beharren araberako establezimendu ideala
DWO SAN SEBASTIAN HOTELA
DWO Donostia eraikin berriko aparthotel moderno bat da, 71 logelarekin. Eremu lasai batean dago, zalapartatik urrun, baina hirira erraz iristeko moduan. Diseinu garaikideko eta funtzionaleko logelak egonaldi eroso eta atsegina eskaintzeko pentsatuta daude, aisialdiko bidaietara zein negozio-bidaietara egokituz
PALACIO BELLAS ARTES HOTELA
Palacio Bellas Artesek Donostiako ikur bat berreskuratzen du: 1914ko zinema, gaur 81 gelako Curio Collection by Hilton hotela da. Kupulak, jatorrizkoaren erreplikak, hiriaren dialogoan dago.
THE SOCIAL HUB SAN SEBASTIAN
The Social Hub Donostia hotel bat baino askoz gehiago da, konektatu eta ondo pasa nahi dutenentzako topagunea da. Gimnasioa, aparkalekua, jatetxea, igerilekua, rooftop-a, aretoak, coworking gunea eta bizikletak ditu.
NOBU HOTEL DONOSTIA
Nobu Hotel Donostia, Kontxako baidan. Euskal Belle Époque eta Japoniako minimalismoa, luxu dotorea eta esperientzia paregabeak, hiriko bihotzetik minutu gutxira.
ONE SHOT TABAKALERA HOUSE HOTELA
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dagoen 4 izarreko hotel boutique honek eraikinaren izaera originalean inspiratutako barne-diseinu eroso eta esklusiboa du.
VILLA MAGALEAN HOTEL & SPA
Luxuzko boutique hotel bat, spa eta wine bar-ekin, Hondarribiko alde zaharreko atarian dagoen etxe eder batean sortua. Harrera adeitsu eta arreta aparta eskainiko dizun lantaldea ingurune dotore batean eroso eta gustora sentí zaitezen.
LEONARDO HOTEL SAN SEBASTIAN
Aiete auzoan ireki berri den hotela. Doako aparkaleku pribatua, sasoiko kanpoko igerilekua eta fitness zentroa ditu. Gainera, logelak azken belaunaldiko teknologiaz hornituta daude.
TRES REYES SAN SEBASTIAN HOTELA
Miramonen kokatua, naturaz eta lasaitasunez inguratua, lan- edo turismo-egun baten ondoren behar den lasaitasuna eta ongizatea aurkitzeko, gimnasioarekin, kanpoko igerilekuarekin eta aparkaleku zabal batekin, hiriaren erdigunearekin oso konexio ona izanik.
LEONARDO BOUTIQUE HOTELA
27 logelako hotela, Zurriola hondartzatik 2 minutura, Donostiako erdialdean. Zerbitzu guztiak biltzen ditu bertan. Ondo komunikatuta eta autobus eta tren geltokietatik 15 minutura.
VILLA FAVORITA HOTELA
Alde batetik, munduko itsas pasealeku ederrenetako bat; bizitza, argia eta itsasoa. Beste aldetik, XIX. mendeko villa baten intimitatea eta xarma. Michelin esperientzia bat, egun on batzuk eta txoko atsegin bat.