Basque by bike

43
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
basque by bike 1basque by bike 2

Deskribapena

Ezagutu Donostia bizikletaz!

Zer lortzen duzu historia, artea eta kultura nahasten badituzu, hondartzak eta jauregiak gehitzen badizkiezu, eta gero dena batzen baduzu euskal ukitu bat emanda? Eta hori guztia gurpil gainean egiten baduzu gainera? Donostiako tourrik onena bizikletaz, hori da! Treba itzazu zure burua eta hankak eta ezagutu Donostiari buruz guztia, bertan diren bidegorri zoragarrietatik paseatzen ari zaren bitartean.

Informazio Nabarmendua

  • Goza itzazu Donostiako bistarik onenak zure bizikletatik
  • Ibil zaitez hiriak dituen 30 km-ko bidegorrietako batzuetatik
  • Ezagutu ezazu Donostiako auzo zahar eta autentikoenetako bat
  • Zoaz bertakoek gehien maite dituzten hondartzetara, eta ezagutu surfaren ikuskizun itzela
  • Bihur zaitez bai Donostiako bai Euskal Herriko kulturaren eta historiaren tokiko aditu
  • Bihur zaitez benetako donostiar eta deskubritu bertakoek soilik irisgarri dituzten bideak

Informazio praktikoa

Irteera estandarra

IRAUPENA 2 ordu eta 30 minutu inguru
TOPAGUNEA Reyes Católicos Kalea, 14
ORDUTEGIA Astelehenetik igandera 10:30ean eta 15:00etan
HIZKUNTZA Ingelesa
PREZIOA 43 € (BEZ barne). Bizikletaren alokairua sartuta dago
HORNITZAILEA La bicicleta
OHARRA Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera.

Erosketa aukerak

  • Ingelesa
  • 10:30
  • Ingelesa
  • 15:00
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X