Euskal baleontzia eta sagardotegia, garraioa barne
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Egin Txotx eta ezagutu Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoa!
Txoootx! oihuak sagardo naturala kupeletik dastatzeko aukera ematen du, Sagardotegi menu tradizionala jaten duzun bitartean. Ezagutu sagardogilearen eskutik produktu honen atzean dagoen baserri eta familiaren historia. Gainera, Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoan XVI. mendeko baleontzi bat eraikitzen ikusiko duzu eta ondoren, kostaldean ohikoa den pintxo bat dastatuko duzu Pasai Donibane parean.
Informazio praktikoa
HIZKUNTZA | Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. |
---|---|
IRTEERAK | Asteazken eta ostiraletan 10:30 Urtarrilaren 16tik abenduaren 7ra Garraioa eta gida barne |
IRAUPENA | 4 ordu |
GARRAIOA BARNE | Bai |
BAZKARIA BARNE | Bai |
TOPAGUNEA | Bengoetxea kalea 2. Donostia. |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 8 pertsona. |
PREZIOA | Helduak: 92€ Gazteak (14 - 17 urte): 58€ Haurrak (4 - 13 urte): 45€ Haurtxoak (0 - 3 urte): doan - Kontaktatu plaza erreserbatzeko |
HORNITZAILEA | Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea |
OHARRAK | Erosketa egitean, zehaztu hizkuntza. Irteera bermatua 2 pertsonatik aurrera Hornitzailea haurrekin doazen bezeroekin harremanetan jarriko da, autoan aulkitxo-beharra zehazteko |
Erosketa aukerak
- Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
Garraioa eta gida barne
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.