Basque Cuisine Cooking Class

140
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
cocina-vasca-1cocina-vasca-2cocina-vasca-3cocina-vasca-4cocina-vasca-5cocina-vasca-6

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Ez etorri Donostiara Euskal Sukaldaritza ospetsuaz gozatzera bakarrik, ikas ezazu euskal jaki tradizionalak prestatzen ere!

Gure sukaldaritzan murgildu eta gure sukaldariak plater zoragarri hauek prestatzen erakutsiko dizu: patata tortilla, bakailaoa pil pil erara, txuleta eta euskal gazta tarta. Hobetu zure sukaldaritzako trebetasunak etorkizunean zure etxean gozatzeko eta euskal gastronomiaren onena familiarekin eta lagunekin partekatu ahal izateko.

Ongi etorri Alde Zaharreko sukalde sekretu batera, Donostiako gastronomiaren bihotzera! Ez da beharrezkoa sukaldari aditua izatea izena emateko, eta ongi etorriak dira sukaldaritza-maila guztiak dituzten pertsonak.

Informazio praktikoa

HIZKUNTZA Ingelesa
IRTEERAK Asteazkenak, ostegunak eta larunbatak, 16:45tan
Honako hauek izan ezik: urtarrilaren 1, 6, 19 eta 20a, maiatzaren 1a, urriaren 12a eta abenduaren 21a eta 25a
IRAUPENA 2 ordu eta 45 minutu
TOPAGUNEA Calle 31 de agosto, 29 - 20.003 Donostia / San Sebastián
PERTSONA KOPURUA GUTXIENEZ 2 pax.
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ 8 pax.
PREZIOA Heldua: 140€
Gaztea (12-17 urte): 130€
Haurrak: ez daude onartuak
HORNITZAILEA Donostyle Tours SL
OHARRAK

Elikagai-intolerantzien berri ematea
12 urtetik beherakoak ezingo dira jarduera honetara joan

Erosketa aukerak

  • Basque Cuisine Cooking Class
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X